Ikastaroa
Docentiaz ikastaroa
Data
2022/01/27, 10:30 - 12:30
Aste batzuk barru, otsailean zehar, Irakasle Ikertzaileen irakaskuntza merituak ebaluatzen diren DOCENTIAZ PROGRAMAko XII. edizioan parte hartzeko epea zabalduko da.
Aurreko urteetan bezala, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak formakuntza saio bat antolatuko du programa ezagutarazteko, zalantzak argitzeko eta programara aurkeztea pentsatzen dutenei parte-hartzeko eskaera egiten orientatzeko. Saioaren datuak honakoak dira:
- IZENBURUA: "DOCENTIAZ PROGRAMAN PARTE HARTZEKO ORIENTAZIO ETA GOMENDIO PRAKTIKOAK"
- DATA: Urtarrilaren 27a
- ORDUA: 10:30etik 12:30era
- FORMATUA: Online, Webex plataforma bidez. Ikastarorako lotura: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m52689f703ff9c69b5f85c84f99b5f543
Programan parte-hartu nahi izanez gero, mesedez, bete ezazu ondorengo galdetegia: https://www.encuestafacil.com/respweb/cuestionarios.aspx?EID=2715606