EHUkultura-Bizkaian: Ikasleentzako dantza eta kultur transmisio tailerrak
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/09
EHUkultura-Bizkaian: Ikasleentzako dantza eta kultur transmisio tailerrak (otsailak 11, 15, 22)
otsailaren 11n
-Loraldia 2023 festibalaren barruan, Sormen OLA zikloa: 16-29 urte bitarteko gazteentzako kultur transmisio tailerrak. Euskal kultura ezagutzeko eta jokatzeko tailer teoriko-praktikoak. Doan UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleentzat. Datorren larunbatean, otsailaren 11n, Patxo Telleria etorriko zaigu Bizkaia Aretora.
otsailaren 15ean, 22an eta martxoarena 1an eta 8an (9:30-15:00)
- Dantza tailer ziklo bat: Sabin Bikandik, Aiko taldekideak emango ditu tailerrak Leioako Hezkuntza Fakultatean. Bizkaiko Campuseko Komunitateari zuzenduta daude baina ikasleek lehentasuna daukate.