Breadcrumb

Edukia

Barneko Mugikortasun Deialdia 4. maila (2020-2021 ikasturtea)

UPV/EHUko irakasguneetan Medikuntzako Gradua egiten ari diren ikasleentzako barneko mugikortasunerako deialdia

Deialdi honen helburua da UPV/EHUko irakasguneetan Medikuntzako Gradua egiten ari diren ikasleentzako barneko mugikortasunerako prozesu bat ezartzea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko maiatzaren 27etik ekainaren 2ra.

1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute 2020/21 ikasturtean irakasgunetan Medikuntzako Graduko 4. maila ikasten ari diren eta datorren ikasturtean Gasteizko edo Donostiko irakasgunean 5. mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasle guztiek.

2. Plazak baino eskaera gehiago izanez gero, Graduko Ikasketen Gestiorako 2020-2021 Ikasturteko Arautegiko 27. artikuluan azaldutako matrikula hurrenkeraren arabera egingo da.

3. Eskaera egiteko ikasleak mezu elektroniko bat bidali beharko dio UPV/EHUko beren posta kontutik kudeaketa teknikariari raquel.llama@ehu.eus. Eskaeran datu pertsonalak (NAN), gaur egun Medikuntzako Graduko ikasketak egiten ari den eta mugikortasuna eskatzen duen irakasgunea agertu beharko dira. Ez da bestelako agiririk aurkeztu beharko.

4. Behin-behineko erabakia argitaratutakoan, berraztertze errekurtso bat egin ahalko da, ikasketak egiten ari den ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dena. Behin berraztertze errekurtsoa ebatzirik eta behin betiko erabakia argitaratuta, administrazio bidea itxita geldituko da.

5. Eskaera onartu zaien ikasleek erabakia onartu dutela berretsi beharko dute, eta horretarako mezu elektroniko bat igorri beharko diote UPV/EHUren posta kontutik kudeaketa teknikariari raquel.llama@ehu.eus ezarritako epean (ekainaren 16-17). Erabakia berretsi ezean, mugikortasun horri uko egiten diotela esan nahiko du.

6. Hona deialdia gauzatzeko kontuan hartu beharreko egutegia.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko maiatzaren 27etik ekainaren 2ra.
  • Behin-behineko ebazpena: ekainak 9.
  • Errekurtsoak egiteko epea: ekainak 10- 11.
  • Errekurtsoen ebazpena eta deialdiaren behin-betiko ebazpena: ekainaren 15.
  • Behin-betiko mugikortasunaren ebazpenaren onarpena: ekainak 16-17.