ODS Irratia
ODS Irratia. Sarean irrati komunitario bat sortzea, GIHak zeharka eta elkarlanean lantzeko UPV/EHUn
2030 Agendarekin lerrokatuta Bilboko Hezkuntza Fakultatean kokaturik dagoen Gizarte Hezkuntzako Gradutik abiatuta unibertsitateko beste eragile batzuen (ikasleak, AZPak eta irakasleak) lankidetzarekin eta beste Fakultate batzuetako profesionalekin (Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea; Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Hezkuntza eta Kirol Fakultatea; Farmazia Fakultatea; Ekonomia eta Enpresa Fakultatea), lankidetza-prozesu bat bultzatu nahi da, Irrati Komunitario Online bat sortuz, non Bilboko Hezkuntza Fakultatean zehazki baina UPV/EHU osoan ere GIH desberdinak lortzeko bideak zabaldu, diziplina anitzak konbinatzen dituzten esperientzia berriak sortu eta hauen gaineko hausnarketa sustatuko den. Testuinguru honetatik abiatuta martxan jarriko den Irrati Komunitarioak komunikazio demokratikoa indartuko du elkarrizketa horizontala oinarri izanik. Era berean, komunitate bateko pertsona guztiei ematen die ahotsa, botere-egoera, generoa, adina, gizarte-egoera eta abar edozein direla ere. Laburbilduz, Navarro-Nicoletti eta Aguirreren arabera (2018), hezkuntza-esparruan isilarazi diren ahotsak eta eskaerak ikusarazten dituzten eta dinamikak indartzen dituzten ekimenak dira irrati komunitarioak gizarte parte-hartzaileak sustatzen giltza alegia(De la Noval, 2018). Proiektu parte-hartzaile honek hiru asmo ditu. Alde batetik, GIHek planteatzen dituzten erronkak eta helburuak konpontzeko lanean ari diren ekimen, GRAL eta MALak zabaltzea eta balioestea. Bestalde, ikaskuntza-laborategi bat sortzea, ikasleek eta gainerako eragileek GIHei eta hainbat irakasgairi lotutako edukiei buruzko komunikazioari eta kontzientziazioari buruzko ezagutzak eta gaitasunak eskura ditzaten. Azkenik, harremanetarako eta komunikaziorako laborategi bihurtzea, esparru horretan gauzatu beharreko ekimen eta proposamen zehatzak bultzatzeko, bai campusean, bai kokatuta dagoen Leioako komunitatean. Horrenbestez, lehen fasean, irratia martxan jartzeko partaidetza- eta prestakuntza-prozesu bat egitea planteatzen da, eta, ondoren, bigarren zatian, hainbat programa pilotu egitea eta hurrengo ikasturtean proiektuaren iraunkortasuna lantzea.
- Koordinatzailea: Israel Alonso Sáez; Amaia Eiguren
- Harremanetarako helbidea: israel.alonso@ehu.eus; amaia.eiguren@ehu.eus
- Parte hartzen duten zentroak:
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Farmazia Fakultatea
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua
- CBL Programako edizioa: V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24)