Entitateetako boluntariotza
UPV/EHUk hautazko kredituen bidez sostengatu eta onartzen ditu elkartasun eta lankidetza entitate sozialetan egindako jarduerak.
Unibertsitate komunitateari zuzendutako gizarte partehartzearen sustapenerako programaren bidez (“Unikide”), unibertsitateko ikasle eta irakasleen artean partehartzea eta boluntariotza ezagutarazi eta sustatu nahi da.
Horretarako, mota guztietako ekintzak, boluntariotza agentziekin elkarlanean, egiten ditugu: sentsibilizazio-tailerrak, irakasleei eta unibertsitateko elkarte-sareari laguntzea, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak, campusetako informazio-gune iraunkorrak, etab.