Ingurumenaren arloko kudeaketa UPV/EHUn
Planeta Campusa planak erreferentzia puntua izan nahi du UPV/EHUren ingurumenaren arloko kudeaketa jasangarri eta osasuntsuaren politikan, arlo horretako gai guztiak lantzea ahalbidetuko duten tresnak sortuz. Gainera, asmoa da plan hori eredu izatea unibertsitateko kide guztiek bizitza eta kontsumo ohitura berriak har ditzaten, campus bakoitzaren inguruko eguneroko praktikaren bitartez.
Planeta Campusa artikulatzen da ingurumen kudeaketaren ardatz pragmatikoen bidez: energia, ura, hondakinak, hirigin tza eta azpiegiturak, osasuna eta ongizatea, garraioa eta mugikortasuna, erosketa eta kontsumo arduratsua, honako helburuak betetzeko asmoz:
-
Materialen eta baliabideen kontsumoa optimizatzea eta material berrerabilgarrien eta birziklagarrien erabilera sustatzea.
-
Energia aurrezpena bultzatzea eta energia garbien eta berriztagarrien lehentasunezko erabilera sustatzea.
-
Sortutako hondakinak era arduratsuan kudeatzea.
-
Ingurumenaren arloko irizpideak sartzea campusen hirigintza plangintzan eta eraikinen eta azpiegituren eraikuntza/eraberritze proiektuetan.
-
Unibertsitateko kideen ongizatea eta osasuna sustatzea.
-
Unibertsitateko ikastegietara garraiobide seguru eta jasangarrien bidez iristeko moduak bultzatzea.
-
Erosketa eta kontsumo arduratsua sustatzea.
-
Gaitasuna ematea unibertsitateko kideei klima aldaketaren ondorioak arintzeko eta aldaketa horietara egokitzeko.
-
Ingurumenaren jasangarritasunarekin lerrokatutako gobernantza eta kudeaketa bermatzea.
-
Prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea ingurumenaren arloko kudeaketa egoki baterako eta ingurumenaren arloko jardunbide egokiak nabarmentzea.