Jarduerak
Unibertsitateko kideei zuzendutako jarduera batzuk aipatzen dira ondoren, ingurumenaren arloan eta hainbat ikuspegitatik unibertsitatean egiten den kudeaketarekin zerikusia daukatenak.
Unibertsitateko kideei zuzendutako jarduera batzuk aipatzen dira ondoren, ingurumenaren arloan eta hainbat ikuspegitatik unibertsitatean egiten den kudeaketarekin zerikusia daukatenak.
Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak (EWWR) baliabide jasangarriei buruz sentsibilizatzeko eta hondakinak kudeatzeko ekintzak ezagutarazi, sustatu eta ezarri nahi ditu astebetez.
2024an, Europa osoan egiten da, azaroaren 16tik 24ra, “Gustu onak ez du alferrik galtzen” lelopean, elikadura-hondakinen prebentzioarekin eta murrizketarekin lotuta.
RECIRCULAR enpresetarako online plataforma bat da, eta soberakinak, hondakinak, materialak eta erabilitako ekipoak horiek berrerabili edo birziklatu ditzaketen beste erakunde batzuekin lotzen ditu. Plataforman, erakundeek probetxurik ateratzen ez dieten baliabide horiek ikusgai jar ditzakete, eta tresnaren algoritmoak automatikoki ematen die horren berri baliabide horien kontsumitzaile izan daitezkeen beste enpresa batzuei. Elika Fundazioaren eta recircularen arteko lankidetzaren bidez, orain nekazaritzako elikagaien enpresentzako soberakinen kategoria espezifiko bat sortu da, hauek aprobetxatzeko helburuarekin.
Webinar honetan, plataforma eta bere funtzionamendua aurkeztuko da, baita Euskadiko enpresentzat horrek suposatzen dituen adibide eta aukerak ere.
Nazioarteko eta UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleei eta, oro har, unibertsitate-komunitate osoari zuzenduta dago, eta 2024-2025 ikasturte-hasierako ongietorriaren ospakizuna dela eta hainbat ekitaldik osatzen dute.
Besteak beste, informazio-stand batean parte hartu dugu, eta Garapen Iraunkorreko Helburuei (GJH) buruzko "escape room" bat antolatu genuen, 62 pertsonak parte hartu zutelarik.