Europako Elkartasun Kidegoa
Zer da Europako Elkartasun Kidegoa (EEK)?
Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren ekimen bat da, eta haren helburua da gazteek Europa osoko komunitate eta herritarrei mesede egingo dieten proiektuetan boluntario gisa parte hartzeko aukerak sortzea.
Nahi izanez gero, izena emateko prozesu erraz baten ondoren, parte-hartzaileak proiektu batzuetan sartzeko hautatuak izan zaitezkete. Europako Elkartasun Kidegoaren proiektuak behar bezala egiaztatutako eta baimendutako erakundeetan egingo dituzue.
Nork har dezake parte EEKen?
Elkartasunaren Europako Kidegoan izena emateko 17 urte izan behar dituzu, baina ezingo duzu proiektua hasi 18 urte bete arte. Europako Elkartasun Kidegoaren proiektua amaitu beharko duzu 31 urte bete baino lehen.
Gainera, legezko egoiliarra izan behar duzu EBko estatu kideetan edo herrialde elkartuetan.
Irizpide horiek betetzen badituzu, Europako Elkartasun Kidegoan sar zaitezke, nahiz eta proiektu batzuek adinarekin, legezko bizilekuarekin edo nazionalitatearekin lotutako beste muga batzuk ezar ditzaketen, proiektu motaren eta hura finantzatzeko moduaren arabera.
Nola parte har dezaket EEKen?
Jarduera hauetan parte hartu nahi duzuenok Europako Elkartasun Kidegoaren atarian eman behar duzue izena. Europako Elkartasun Kidegoaren atariak gazteen eta diruz lagundutako erakundeen arteko topaketa errazten du jarduerak egiteko.
Atarian, izena eman duzuen gazteok zuen lehentasunak adieraz ditzakezue, zuen intereseko proiektuak bila ditzakezue eta erakundeekin harremanetan jar zaitezkete beren proiektuetako batean parte hartzera gonbida ditzazuen.
Gazteok boluntariotza egin dezakezue, banaka edo taldean. Boluntariotzako proiektuetan, programak partaidetza-gastu guztiak estaltzen ditu (bidaia, ostatua, mantenua), eta, gainera, parte-hartzaileek hilero diru-kopuru bat jasotzen dute poltsikoko gastuetarako.
Nola lagun zaitzake UPV/EHUk EEKekin?
UPV/EHUk kalitate-zigilua du, EEKen laguntza-erakunde gisa. Horrek esan nahi du parte-hartzaileak lagundu, prestatu eta/edo gaitu behar direla jarduera hasi aurretik, haien eta erakunde anfitrioien arteko bitartekotza egin behar dela, eta parte-hartzaileari laguntza eman behar zaiola jarduera hasten denean.