CBL-2024-2025-Mi Barrio Saludable

Nire auzo osasungarria

Nire Auzo Osasungarria: Komunitateak Eraldatzen eta Sareak Ehuntzen, Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako osasun-arloko esku-hartzeen bidez

Ikaskuntza-Zerbitzua unibertsitateko prestakuntzarako tresna baliotsua da, bereziki, komunitate-osasunaren eremuan izan dezakeen eraginagatik. Ikaskuntza-Zerbitzuaren bidez, erizaintzako ikasleek benetako inguruneetan kolektibo ahulekin lan egiteko aukera dute, trebetasun praktikoak eta gizarte-sentsibilitatea bereganatzen dituzten bitartean, eta horrek esku-hartze justu eta iraunkorrak diseinatzeko prestatzen ditu. Horrela, funtsezko gaitasunak sustatzen dira, hala nola, enpatia, talde-lana eta konpromiso komunitarioa, eta, horren bidez, prestakuntza akademikoa eta aldaketa soziala lotzen dira.

"Nire Auzo Osasungarria” proiektuaren helburua Ikaskuntza-Zerbitzua  Gradu eta Master Amaierako Lanetan txertatzea da. Era honetan, komunitateko talde ahulenek haien inguruarekiko dituzten beharrak identifikatzeko eta soluzio berritzaileak proposatzeko aukera ematen die ikasleei. Eredu honek unibertsitatea eta komunitatea konektatzen ditu, eta bat egiten du Garapen Iraunkorreko Helburuekin: inklusioa eta genero-berdintasuna sustatzeko (5. GIH), desberdintasunak murrizteko (10. GIH), inplikatutako auzoetako ongizatea sustatzeko (3. GIH), gizarte-, osasun- eta gobernu- eragileen sektoreen arteko lankidetza bultzatzeko (17. GIH), ingurune eta komunitate jasangarriak sortzeko (11. GIH), kalitatezko hezkuntza sustatzeko (4. GIH), eta berrikuntzarekiko konpromisoa sustatzeko (9. GIH), Ikaskuntza-Zerbitzuaren laguntzaz hezkuntza- eta esku-hartzeko metodo berritzaileak garatuz.

Ekimen hau Erizaintza eta antzeko arloetako UPV/EHUko ikasleentzat diseinatuta dago, eta Bilbokotik gertuen dagoen Bizkaiko Campusean inplementatzen da. Hala, ekintza komunitarioak tokiko testuinguru bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko aukera egongo da, diziplina anitzeko irakasle eta ikertzaile desberdinen babesarekin.

Prozesuak hainbat etapa ditu: komunitatearen gabeziak detektatzea, tokiko eragileekin koordinatzea, esku-hartze praktikoak diseinatzea eta burutzea, emaitzak modu kritikoan hausnartzea eta sortutako eragina aztertzea. Erizaintzako eta Osasun Sustapenerako ikerketa-taldearen laguntzarekin, ikasleek prestakuntza espezifikoa eta haien esku-hartzeen eraginkortasuna  ziurtatzeko beharrezko tresnak jasoko dituzte, Ikaskuntza-Zerbitzua erizaintza komunitarioko hezkuntza eta gizartearen benetako premiekin konektatzeko ikuspegi berritzaile gisa sendotuz.

  • Koordinatzailea: Leyre Gravina Alfonso
  • Harremanetarako helbidea: leyre.gravina@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Facultad de Medicina y Enfermería
  • CBL Programako edizioa: VIII (2024/25)