AYUDAS-ESTUDIANTES-EXTRANJEROS-2014-2015

Deialdia, diru laguntza emateko UPV/EHUrekin hitzarmena daukaten unibertsitateetatik etorritako ikasleei

2014/15 ikasturtea

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak, oinarri hartuta UPV/EHUrekin truke hitzarmena sinatuta daukaten unibertsitateetatik datozen ikasle atzerritarrei 2014/15 ikasturtean laguntza emateko Bilboko Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmena, argitara eman du deialdia ostatu eta mantenurako laguntza emateko.

Guztira dagoen diru laguntza 10.000 eurokoa da Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Arloak emandako finantzazioaren babesean.

Hiru esleipen egingo dira 2015ean, programako kreditua agortu arte: lehenengoa, urtarrilean; bigarrena, apirilean; hirugarrena, ekainean.

Espero dugu deialdia zure interesekoa izatea.