Kristalizazio Lehiaketa
Lehiaketa honen helburua, DBH-ko eta Batxilergoko ikasleak, Kristalografia Geologiaren adar bateko zientzia-jarduerara hurbiltzea da, kristalen edertasuna eta erakargarritasuna baliatuz eta hauek mineralen hazkundearekin duten antzekotasuna aprobetxatuz. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta ikasleen parte hartze zabala du, eta hauek egindako lana saritzeko sari mordoxka banatzen da: 1., 2. eta 3. sariak eta aparteko sari hauek: zehaztasun zientifikoari, kristal edo kristal-agregatu hoberenari, kristalen-muntai hoberena, poster esanguratsuena, talde gogotsuena, aparteko bideo-muntaia, partaideen bozketaz talde hoberenaren kristalak, eta antolatzaileen sari berezia.
2018 – IV. Kristalizazio lehiaketa (2018-2019)
2017 – III. Kristalizazio lehiaketa (2018-05-11)
Ostiralean, maiatzaren 11n, 8:30etatik 14:00ra arte, Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Euskal Herriko Eskola Mailako III. Kristalizazio Lehiaketa egingo da. UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ImaCris/MaKrisl ikertaldeak antolatu du lehiaketa, Geobizirik eta Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Edizio honetan 29 zentrok parte hartu dute (Gipuzkoako 5, Arabako 2 eta Bizkaiko 22) eta 1.200 partaide izan ditu orotara.
Finalean, hiru ikaslez osatutako taldeak parte hartuko dute zentro bakoitzeko, eta irakaslearekin batera arituko dira. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura, emaitzak eta ondorioak azaldu beharko ditu.
Hiru sari nagusi emango dira, baita zortzi sari berezi ere. Hala, aitortuko dira zehaztasun zientifikoa, kristala edo agregatu kristalinoa, kristalen muntaketa, posterra, gogotsuen lan egin duen taldea, eta bideo onenari (aurretik balioztatuko da). Gainera, taldeek euren arteko onena aukeratuko dute eta antolatzaileek sari berezi bat banatuko.
Kristalizazio Lehiaketaren informazio guztia:
2017 – II. Kristalizazio lehiaketa (2017-05-05)