Argazki Geologikoen XI. Lehiaketa
Azaroak 1 arte epea zabalik
Dagoeneko zabalik da argazki geologikoen lehiaketan parte hartzeko epea. Aurten hamaikagarren edizioa betetzen du lehiaketa honek. DBHko edo Batxilergoko ikasle bazara, parte hartzeko aukera duzu geologiarekin zerikusia duen edozein gai biltzen duten zure argazkiak bidaliz. Urtero Bigarren Hezkuntzako 100 ikasletik gora eta Batxilergoko 40 ikaslek parte hartzen dute, eta guztira 200 argazki baino gehiago bidaltzen dituzte. Zapaldu hurrengo estekan eta ikusi zein sari eskura ditzakezun!