Call for Papers
Informazio orokorra
Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 20an hasiko da eta otsailaren 3an amaituko da.
Formatuak
- Ahozko komunikazioa (20 minutu, galderen txanda barne)
- Posterra
350 hitz kopurua izango da laburpen GUZTIEN muga.
Batzorde Zientifikoak beretzat gordeko du aurkezpenen amaierako formatua (ahozkoa edo posterra erabakitzeko eskubidea. Era berean, egileak komunikazioa gai arlo batean kokatu arren, batzordeak beste batean jar lezake baldin eta komunikazioaren edukia beste arlo batean egotea egokiago dela jotzen badu.
Proposamenen bidalketa
Ikuskapenerako irizpideak
Proposamenak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
- Helburua irakaskuntzaren hobekuntza eta ikasleen ikaskuntza izatea (zentzu espezifiko edo zabal batean)
- Literatura eta teoria esanguratsuetan oinarritzea eta horiek erabiltzea
- Potentzial bat izatea EuroSoTL-eko bertaratutakoen parte hartzea eta euren arteko elkarrekintza bultzatzeko (eztabaida sortzea)
- Konferentziaren gaiarekin zerikusia izatea
- Ikuspegi argia eta egitura ondo definitua izatea
Aktak
Behin laburpenaren onarpena jakinarazita, amaierako dokumentua bidali beharko da, zeinak 1.500 eta 3.000 hitz bitarteko luzera izango duen.
Amaierako dokumentuak bidaltzeko data muga 2019ko apirilaren 30a izango da.
Onartutako proposamen guztien laburpenak biltzarraren aktetak argitaratuko dira.