Zure aurkezpena

Komunikazio formatuak

Ahozko komunikazioak

Ahozko komunikazioak komunikazio laburrak izango dira. Hizlari bakoitzak bere burua aurkeztu eta hamar minutuko denbora du bere gaia garatzeko, eta ondoren zortzi minutuko tarte bat dago galderak eta komentarioak egiteko. Ondoren, hurrengo aurkezleak hartuko du hitza. Ez da koordinatzailerik izendatuko aldibereko saioetarako, aldiz, laguntzaile bat egongo da artxiboak modu egokian kargatzen direla ziurtatzeko eta denbora kontrolatzeko.

Ahozko azalpenari laguntzeko euskarria (ppt, prezi,…) ingelesez idatzita egon beharko da. Hizlariak aldiz, bere hizkuntza erabili ahal izango du. Bertan direnek bere galderak egiteko beren hizkuntza edo ingelesa erabili ahal izango dute. Ez da aldibereko itzulpen zerbitzurik egongo, beraz, bertaratuen eta gelako koordinatzaileen laguntza baliatuko da elkarrekin komunikatzeko.

Hurbil zaitez dagokizun gelara saioa hasi baino 15 minutu lehenago. Ekar itzazu erabili behar dituzun artxiboak USB memoria batean eta gelako laguntzaileari eman bertako ordenagailuan graba ditzan. Zure aurkezpena ppt edo pptx formatuan ekarri, ez pps formatuan. PDF formatuan ekartzea ere komenigarria izan daiteke, itxura/estilo aldaketak ekiditeko. (Gelako ordenagailuak Microsoft Office 2016 bertsioa dauka, letra tipo arruntenekin)

Gela bakoitzean ordenagailu bat LCD proiektorearekin konektatuta eta pantaila egongo dira. Ezinbestean Apple gailu bat konektatu behar baduzu, ekar ezazu behar den konektagailua zurekin, bertan ez baita izango horrelako konektagailurik. Kontuan izan geletan dagoen konexio mota VGA dela, Mitxelena auditorioan salbu, non konexioa HDMI motakoa den.

Posterrak

Poster erakusketarako prestatuko diren posterrek orientazio bertikala izan beharko dute, eta gehienezko neurria 80 x 120 cm-koa izango da. Posterraren hizkuntza egileek aukera dezakete, baina ingelesez egitea da antolakuntza batzordearen gomendioa.

Aurkezleek beren posterrak, ekainaren 13an 8:00-etatik aurrera dagokion gelan kokatu ahal izango dituzte eta Kongresua amaitu baino lehen jaso beharko dituzte. Gaiak gelatan antolatuta egongo dira. Argibideak izango dituzu konferentziaren informazio gunean zure posterra zein gelatan ipini behar duzun jakiteko. Poster saioak iraun bitartean, gutxienez aurkezleetako bat bere posterraren ondoan egon beharko da (ekainaren 13an 15:30-16:45 bitartean), interesatuta hurbiltzen direnei azalpenak eman ahal izateko.