Biltzar jasangarria
EuroSoTL biltzarreko Batzorde Antolatzaileak lanean dihardu, garapen iraunkorrerako printzipioak errespetatzen dituen eta Agenda 2030arekin bat datorren ekitaldia izan dadin.
Horretarako, jarduketa ezberdinak abiarazi ditugu, sei ardatzen inguruan (mugikortasuna, energia, ura, erosketak, instalakuntzak eta hondakinak), ekitaldiaren fase ezberdinetan (diseinu eta plangintza, antolakuntza, gauzatzea eta jarraipena, desmuntaketa eta itxiera).
- Genero-berdintasuna sustatuko da hizlariei eta batzordekideei dagokienez.
- Ekitaldia garraio publikoko sarearen barruan dagoen eta energia aurrezteko neurriak dituen leku batean egingo da.
- Joan-etorriak motorrik gabeko eta/edo ‘Eco’ edo ‘emisiorik gabeko’ ibilgailutan egitea sustatuko da.
- Hondakinen sorrera prebenituko da.
- Material birziklatuak eta birziklagarriak erabiliko dira.
- Biodibertsitatea eta tokiko ingurumen aberastasuna sustatuko dira.
- Cateringa ingurumen eta gizarte irizpideak aplikatuz kontratatuko da.
- Gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden gizataldeak, antolakuntzaren parte izango dira.
- …