EuroSoTL 2019
SoTL edo Irakaskuntzaren eta Ikaskuntzaren Ikuspegi Akademikoa kontzeptua oso zabalduta dago ingeles hizkuntza duten herrialdeetan, baina, ordea, ez da oso ezaguna beste testuinguru batzuetan, besteak beste, Espainian, Italian edo Frantzian. Hala ere, Europa eta Latinoamerika osoan eta diziplina guztietan, beren jardunaren analisi zientifikoa egiteko ahalegina egiten duten irakasle taldeak daude. Oso ohikoa da errealitateari behatzean hobetu daitekeen alderdiren bat ikusten badugu, horren jatorria zein den, nola hobetu eta dagoeneko zer irtenbide planteatu diren jakin nahi izatea. Horren inguruan aztertu eta hausnartu ondoren, testuinguruari aplika dakizkokeen aukerak diseinatu eta emaitzak aztertu eta partekatuko ditugu. Unibertsitatean irakaskuntzako jardunbide egokien ezagutzan aurrera egiteko helburu bera dugu; gure ikasleek hobeto nola ikas dezaketen jakin nahi dugu.
SoTL-k errealitate handi horren kontzeptu eta antolamenduari babesa ematen dio. Society for the Scholarship of Teaching and Learning elkarteak berariaz jaso du diziplina guztietan eta mundu mailan goi mailako hezkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzen eta antolatzen duenari buruzko emaitzak aztertzen, ikertzen eta aurkezten duten irakasleen, laguntzarako langileen eta ikasleen elkartearen izaera. (ISSOTL konferentzien pedagogia)
Konferentzia honetan honako galdera hauek planteatzen ditugu:
- Zeintzuk dira SoTL-rentzat eremu berriak?
- Zer lor dezakegu SoTL bitartez?
- Nola lagundu dezakegu SoTL indartsu haz dadin?
- Nola laguntzen die SoTL-ek ikasleei eta erakundeei hazten?
- Zein lotura garatu beharko luke SoTL-ek?
EuroSoTL 2019k honako gai hauek aurkezten ditu, komunikazioak eta posterrak aurkezteko.
1. Azterketaren eta ikerketaren garapena graduko eta graduondoko ikasleetan.
2. Ikasleen inplikazioa bultzatzen duten esperientziak (Student Engagement).