Berrikuntzarako proiektuak eta unibertsitateko irakaskuntzaren kalitateari emandako sariak: zer neurritan laguntzen diote irakaskuntzaren garapen instituzionalari?
Mònica Feixas
Unibertsitate gehienetan, guztietan ez bada, jarduera ildo estrategikoetako bat unibertsitateko ikasketen irakaskuntza eraldatzearekin identifikatzen da, eta irakaskuntzaren berrikuntzarako proiektuak bultzatzeko egindako deialdi modura aurkeztu ohi da. Unibertsitate askotan, halaber, irakaskuntzako ideia berritzaileak eta irtenbide didaktiko bikainak irakaskuntza sari bat emanez omendu eta nabarmendu ohi dira urtero. Unibertsitatean irakaskuntza eraldaketak alderdi gehiago ere badituen arren, berrikuntza garatzen duten eta kalitatea saritzen duten politikak aukera paregabea izan dira irakasleek beren kontzeptu didaktikoak bultzatzea erabaki dezaten eta ikasketa programek ahalegin berritzaileak egitea erabaki dezaten.
Hitzaldiak honako galdera hauei erantzuna ematea du helburu: Irakaskuntzaren berrikuntzarako proiektuak eta hezkuntzaren bikaintasunerako sariak aldatzen ari al dira unibertsitateko irakaskuntzaren garrantziaren pertzepzioa? “Irakaskuntzako eta ikaskuntzako ikuspegi akademiko” bat (Scholarship of Teaching and Learning) sustatzen al dute sarien eta berrikuntzarako proiektuen egungo deialdiek? Zer eragin dute deialdi horiek banakako irakaskuntza garapenean eta garapen instituzionalean? Zer tresna erabiltzen dituzte irakaskuntzaren kalitatea garatzen eta saritzen duten politikek? Nola errazten dute irakasleen kontzeptu didaktiko eta eraldatzaileak arrakastaz gauzatzen eta haien dinamismoari denboran eusten?