Info_Plataformas-Tecnologicas

Plataforma teknologikoak

ETPs and ETIPs - ikuspegi orokorra

Europako Plataforma Teknologikoak (PTE) industria buru duten interesdunen foroak dira, eta Europako Batzordeak funtsezko eragiletzat jotzen ditu berrikuntzaren sustapenean, ezagutzen transferentzian eta Europaren lehiakortasunean bere sektorean. PTEek ikerketa- eta berrikuntza-agendak eta EB mailako eta nazioko ekintzarako ibilbide-orriak garatzen dituzte, funts pribatuek zein publikoek lagunduta. Alderdi interesdunak mobilizatzen dituzte, adostutako lehentasunei aktiboki laguntzeko eta EB osoan informazioa partekatzeko. Elkarrekin eraginkortasunez lan egiten dutenez, herritarrak kezkatzen dituzten erronka nagusiei irtenbideak eskaintzen ere laguntzen dute, hala nola gizartearen zahartzeari, ingurumenari eta elikagaien eta energiaren segurtasunari. PTEak erakunde independenteak eta autofinantzatuak dira. Jarduerak modu gardenean egiten dituzte eta kide berriei irekita daude. Jarraian ageri den zerrendak Europako Plataforma Teknologikoen eta Enpresa Komunen deskribapen orokorra eskaintzen du:

Oinarri biologikoko ekonomia Ingurumena ICT Produkzioa eta prosezuak Garraioa
European Aquaculture TP (EATIP) European Water Plaform (WssTP)  ARTEMIS Industry Association European Construction, built environment and energy efficient building TP (ECTP) Advisory Council for Aviation Research and Innovation (ACARE)
Farm Animal Breeding and Reproduction TP (FABRE TP)   ENIAC European Steel TP (ESTEP) ETP Alliance for Logistics Innovation through Collaboration in Europe (ALICE)
ETP 'Food for Life‘
 
  ETP on Smart System Integration (EPoSS)
ETP Advanced Engineering Materials and Technologies (EuMaT)
European Rail Research Advisory Council (ERRAC)
Forest-based Sector TP (FTP)   ETP for High Performance Computing (ETP4HPC) ETP Fibres, Textiles, Clothing (FTC) European Road Transport Research Advisory Council (ERTRAC)
Plants for the Future ETP   euRobotics [AISBL]  ETP Manufuture  TP Waterborne
TP Organics   New European Media Initiative NEM ETP Nanomedicine  
    ETP Software, Services and Data (NESSI) ETP Sustainable Mineral Resources (SMR)  
    ETP for Communications Networks and Services (Networld2020) ETP for Sustainable Chemistry (SusChem)  


2016an, alderdi interesdunen egiturak arrazionalizatu ziren, Europako energia-sektoreko industriak gidatuta. Europako 6 Industria Ekimenek bat egin dute Europako 8 Plataforma Teknologikorekin, Europako Teknologia eta Berrikuntza Plataformak (ETIP) izeneko 9 erakunde osatzeko. ETIP horiek SET Planaren I+G lehentasunak garatzeko eta ezartzeko funtsezko industriak gidatutako komunitatetzat hartzen dira, karbono gutxiko energia-teknologietan berrikuntza sustatzeko eta teknologia berri horiek merkatura eramateko helburuarekin. SET Planari buruzko adostasunean oinarritutako aholkularitza estrategikoa ematen dute, alderdi teknikoak eta ez-teknologikoak biltzen dituena (adibidez, industria-estrategia, merkatu-aukerak, ikerketaren emaitzen ustiapena, berrikuntzarako oztopoak, ikerketa-jarduera espezifikoen beharra, nazioarteko lankidetzarako estrategia, hezkuntza, ingurumen- eta gizarte-inpaktuak), eta beste sektore batzuekiko loturei heltzen diete, sistema gehiago integratze aldera. SET Planaren Zuzendaritza Taldeari laguntzen diote SET Planaren I+G lehentasunen garapenean eta jarraipen-mekanismoetan, eta zuzenean parte hartu dute 2016rako helburuak ezartzeko prozesuan. ETIPek lankidetza estuan lan egiten dute diziplinarteko eta gainjarritako gaietan, espezializazio-maila handiko I+G-ko prozesuak eta ezagutzen etengabeko transferentzia bermatzeko.

 

European Technology and Innovation Platforms (ETIPs)

ETIP Bioenergy: http://biofuelstp.eu/

ETIP Wind: https://etipwind.eu/

ETIP Deep Geothermal: http://www.geoelec.eu/etip-dg/

ETIP Ocean Energy: http://www.oceanenergy-europe.eu/

ETIP Photovoltaic (ETIP PV): http://www.etip-pv.eu/homepage.html

ETIP Renewable Heating and Cooling: http://www.rhc-platform.org/home/

ETIP Smart Networks for Energy Transition (SNET): http://etip-snet.eu/index.html

ETIP Sustainable Nuclear Energy (SNETP): http://www.snetp.eu/

ETIP Zero Emission Fossil Fuel Power (ZEP): http://www.zeroemissionsplatform.eu/

Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es