Aurkezpena
EHUrOPE, UPV/EHUko Nazioarteko I+G Bulegoa 2007an sortu zen, Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren ekimenez, ikertzaileen nazioarteko programetan izan beharreko parte hartzea sustatzeko.
Funtzioak
EHUrOPEk honako jarduera hauek egiten ditu bulegoaren berezko jarduera-eremuetan, bai proiektua eman aurreko alderdietan, bai ostekoetan.
Informazioa eta sustapena
- UPV/EHUko ikerketa-taldeen eta irakasle eta ikertzaileen esperientzia ezagutzea, ezagutza-arloen arabera, finantziazio-aukerak identifikatzeko.
- Programak eta deialdiak jakintza-arloen, programen eta ikerketa-lerroen arabera hedatzea.
- Programei eta horien berrikuntzei buruzko informazio-saioak antolatzea.
- UPV/EHU ordezkatzea brokerage events (transferentzia teknologikoko topaketak), plataforma teknologikoak eta nazioarteko beste ekitaldi batzuetan.
Balorazioa eta aholkularitza
- Proiektuetarako finantzaketa bilatzeko aholkularitza.
- Proiektuaren ideiak deialdietan eta gaietan duen egokitzapena baloratzea.
Nazioarteko proiektuetan parte hartzea sustatzeko laguntza ekonomikoa
- Aholkularitzarako laguntzak
- Bidaietarako laguntzak: proiektuak prestatzeko bilerak, plataforma teknologikoen bilerak, infodayetan parte hartzea.
Proposamenak prestatzen laguntzea
- Lege-, administrazio- eta finantza-gaiei buruzko aholkularitza.
- EKren eta UPV/EHUren araudiekin bat datorren aurrekontua egitea.
- Alde ez-zientifikoetan proposamena idazten laguntzea.
Negoziazioa eta sinadura
- Balizko aldaketak negoziatzeko eta ezartzeko fasean laguntzea.
- Proiektua hasteko barne-bilera antolatzea.
Proiektuen kudeaketa
- Proiektuen kudeaketa administratiboa: hitzarmenak eta zuzenketak egitea, ikertzaileak kontratatzea, proiektua web orrian argitaratzea, etab.
- Proiektuen kudeaketa ekonomiko integrala: gastua gauzatzea, jarraipen ekonomikoa, egoerari buruzko txostenak egitea, justifikazioetarako eta auditorietarako dokumentazioa prestatzea.