2024_Info_Ayudas-a-la-preparacion-de-proyectos

Mugikortasun eta dibulgazio diru-laguntzen deialdia

III. MODALITATEA: Nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzea sustatzea

Deialdi honen helburua da UPV/EHUk nazioarteko ikerketa-partzuergoetan (bereziki Horizonte Europa) eta nazioarteko sare, plataforma eta elkarteetan parte har dezan sustatzea.
 

Nork eska dezake laguntza?

  • UPV/EHUri modu iraunkorrean lotutako langile doktore funtzionarioak edo lan-kontratudunak.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 14/20211 Legearen 23. artikuluaren modalitatean kontratatutako langileak (ikertzaile prestuak).
  • Ramón y Cajal programako langile kontratatuak
  • UPV/EHUn lehen mailako atxikipena duten Ikerbasque programako langileak
  • UPV/EHU-CSIC zentro mistoetako doktore atxikiak
  • Unibertsitateko ospitaleetako irakaskuntza-unitateetako irakasle laguntzaileak, irakasle laguntzaile doktoreak eta irakasle elkartu doktoreak.


Izaera, laguntza-modalitateak eta gehieneko zenbatekoa

Laguntzek UPV/EHUko langileen bidaia-, ostatu- eta mantenu-gastuak eta/edo 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra edo deialdi berria argitaratu arte egindako jarduerei dagozkien aholkularitza-gastuak finantzatuko dituzte soilik.

Laguntza horiek bateraezinak dira helburu bera duen beste edozein dirulaguntzarekin.
Eskaera guztiak e-mailez bidaliko dira helbide honetara: proyectoseuropeos@ehu.eus. Eskaera aurkeztu ondoren, eta Nazioarteko I+G Bulegoaren oniritzia jaso ondoren, "Justifikazioa" atalean zehaztutako baldintzetan jaso ahal izango du laguntza.

A MODALITATEA. Aholkularitzarako laguntza.

  1. A1 modalitatea. 3.000 €arte, UPV/EHUk koordinatutako proposamenak prestatzen eta aurkezten lagunduko duten aholkularitza-zerbitzuak kontratatzearen kostua laguntzeko (bereziki, Horizonte Europa).
  2. A2 modalitatea. 1.500 €arte, UPV/EHUk koordinatu gabeko proposamenak prestatzeko eta aurkezteko aholkularitza-kontratazioaren kostua laguntzeko.

Eskaera egiteko behar den dokumentazioa:

  • Nazioarteko I+G eskaera formularioa
  • 3 aholkularitza-enpresaren aurrekontua, hautatutakoa adierazten duen lana egiteko. Aholkularitza-enpresaren kontratazioa Kontratuen Legearen arabera egin beharko da; beraz, 3 aurrekontu eskatzen ez badira, behar bezala arrazoitu beharko da.
  • Ikertzaile eskatzailearen curriculuma

Justifikazioa

B MODALITATEA. Bidaietarako laguntza.

Honako jarduera hauek lagunduko dira:

  1. B1 modalitatea. UPV/EHUk koordinatutako proposamen bat (bereziki, Horizonte Europa) aurkeztea helburu duten nazioarteko prestakuntza-bileretan parte hartzea: 3.500€ gehienez proposamen bakoitzeko.
  2. B2 modalitatea. UPV/EHU onuraduna (bereziki Horizonte Europa) den proposamen bat aurkezteko helburua duten nazioarteko prestakuntza-bileretan parte hartzea: 1.900€ gehienez proposamen bakoitzeko.
  3. B3 modalitatea. UPV/EHUrentzat interesgarriak diren l+D+i-ko estrategia kolektibo sektorialak bultzatzen dituzten nazioarteko plataforma teknologikoen eta sare eta elkarteen bileretan parte hartzea: 1.900€arte akreditatutako kide bakoitzeko.
  4. B4 modalitatea. Infodayetan parte hartzea (erakunde ofizialek antolatuak): gehienez 1.400€ ikerketa-talde bakoitzeko.
Bidaia-gastuak zerbitzu-kalte-ordainen eta ordezkaritza-gastuen araudira egokitu beharko dira. Nazioarteko ostatu- eta mantenu-gastuek ezin izango dituzte gainditu araudiaren II. eranskinean herrialde bakoitzeko jasotzen diren gehieneko kopuruak.

Eskaera egiteko behar den dokumentazioa:

  • Nazioarteko I+Grako eskaera-inprimakia, behar bezala beteta, bidaia-kostuen zenbatespen bat barne.
  • Sail edo Institutuko zuzendariaren dagokion lizentzia
  • Gonbidapen edo izen-emate gutuna
  • Ikertzaile eskatzailearen curriculuma
  • Hiru bidaia-agentziaren aurrekontua, hegaldiak eta ostatua izapidetzeko. Nazioarteko I+G Bulegoaren oniritzia jaso ondoren eta agentziaren kargua hartzeko oganika adieraziko du.

Justifikazioa


Bazterketak

  • UPV/EHUkoak ez diren langile-gastuak ez dira finantzatuko.
  • Araudiaren zenbatekoak gainditzen dituzten ostatu- eta mantenu-gastuak ez dira finantzatuko.

 

 

 

Informazio osagarria

Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es