Info_ERA-NET

ERA-NET

ERA-NET eskema EBko IDTren VI. Esparru Programan sortu zen, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako jarduera, programa eta ekimen nazionalen lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko, Europako Ikerketa Esparrua (European Research Area, ERA) indartzeko helburuarekin.

ERA-NETen zatirik handienean, koordinazioa ikerketa-proiektu bateratuetarako laguntza-deialdiak egin ahal izateko punturaino iritsi da. Proposamen komunak eskatzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko prozedurak aplikatzen zaizkien nazioz gaindiko deialdiak dira, eta parte hartzen duten agentzia guztiek prestatu eta adostu dituzte.

Aurkezten diren proiektuak bi/hiru urtekoak dira, merkatutik hurbil daudenak eta enpresaren beharrak asetzeko helburuarekin.

Era-Net-ak Zientzia eta Teknologiaren edozein eremutakoak izan daitezke. Hemen ikusi dezakezue Espainiak aurreko urteetan parte hartu duen ERA-NETen datuak.

ERA-NET Proiektuak

Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es