Logo POCTEFA
Banner_MINECO
Banner_ERDF EU
Destacado_HORIZON EUROPE 2021-2027
Ekitaldiak
-
Jardunaldia: OSASUN ARLOAN HORIZON EUROPA programak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko
2024/11/05 - 2024/11/05, 10:00 - 14:00
-
CURSO ONLINE "Project Coordination in Horizon Europe" - EuropaMedia
-
ENLIGHT ONLINE MATCH-MAKING EVENT
2024/04/29 - 2024/04/30
- ERC SYNERGY GRANTS deialdiari buruzko webinar
-
HORIZON EUROPE- Europako ikerkerta funtsak ezagutzeko jardunaldia
2024/05/28 - 2024/05/28, 09:20 - 14:20
Berriak
Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships finantziazio programari buruzko Jardunaldia
Lehenengo argitaratze data: 2018/04/19
Maiatzaren 8an, Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships programa aurkezteko jardunaldia antolatuko da Ikerbasqueren egoitzan.
Bertan, Harremanetarako Gune Nazionalarekin elkarrizketak edukitzeko aukera izango duzue. Programa honek ezagutza alor guztietako ikertzaileen formakuntza eta karrera-garapena babestea du helburua.
Individual Fellowships-ak (IF) Europan ikerketa proiektuak burutu nahi dituzten eskarmentuzko ikertzaileei zuzenduta daude.
Bilera Euskadiko Zientzia sistemako ikerlariei eta kudeaketan jardutenei zuzenduta dago eta ezinbestekoa da etorriko zaren jakinaraztea hurrengo helbidera email bat bidaliz: euraxess@ikerbasque.net, Maiatzaren 2a baino lehenago.
Gai-zerrenda:
10:00 Ongi etorria
10:15 2018ko Deialdia: Individual Fellowships. Cristina Gómez Corchete. MSCA National Contact Point
11:00 Esperientziak partekatzeko mahai ingurua, non arrakasta kasu bi eta harrera zentruaren ikuspuntua entzuteko aukera egongo da
• Javier Alonso ENG Talde
• David Larreina SOC Talde
• Izaskun Ibarbia - UPV/EHU-ko kudeatzaile
11:45 Kafea
12:15 MSCIF proposamenak aurkezteko alderdi praktikoak, 2018 deialdian parte hartuko duten ikertzaileei zuzenduta. Parte hartuko dute Cristina Gómez Corchete, Izaskun Ibarbia eta David Mecerreyes, aditua MSC akzioetan
13:00 Elkarrizketak Harremanetarako Gune Nazionalarekin proposamenak prestatzen ari diren eta harrera zentrutzat Euskadiko zentruren bat duten ikertzaileentzat. Interesaturik dagoen jendeak hitzordua eskatu behar du eta Maiatzaren 2a baino lehenago dokumentazio helarazi behar digu
Info_MásInformaciónEHUrOPE
Gehiago jakiteko:
Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es