Joint Technology Initiative (JTI)
Kasu gutxi batzuetan, IGTren helburua eta beharrezkoak diren baliabideen eskala direla eta, epe luzean elkarte publiko-pribatua sortu daiteke, Ekimen Teknologiko Bateratu gisa (Joint Technology Iniciative, JTI).
JTI direlakoak finantzazio publikoa zein pribatua, Europako eta Nazioko finantzazio-iturri eta mekanismoak higiarazten dituzten erakunde publiko eta pribatuen arteko partzuergoen bitartez egituratzen dira. Funtsak administratzeko gai diren legezko erakundean zehaztu ahalko dira. Erakunde horiek adierazitako ikerkuntza-programak inplementatzeko finantzazio publikoaren eta pribatuaren konbinazioa eta erabilera gainbegiratuko dute.
Litezkeen ekimen teknologiko bateratuak modu irekian eta gardentasun osoz zehaztuko dira ebaluazio-irizpideetan oinarrituta, eta zenbait kasutan H2020-ren barruko sektore horietan burutuko diren ikerkuntzak egituratuko dituzte.
Informazio gehiago: About Joint Technology Initiatives (JTIs)