Joint Programming Initiatives (JPI)
Europako Batzordeak 2008ko uztailean abiarazitakoak, Europako Ikerketa Esparrua (ERA) ezartzen duten 5 ekimenetako bat dira.
JPIen helburua da finantzaketa nazionalaren eta europarraren balioa handitzea, ikerketa-programa nazionalak batera planifikatuz, ezarriz eta ebaluatuz.
Baterako programazioan, estatu kideek ikerketa-jarduera nazionalak eta baliabide-taldeak koordinatzen dituzte, eta osagarritasunez baliatzen dira; horrela, baterako ikerketa-agenda bat garatzen da, gizarte-erronka handiei heltzeko. JPIen helburua nazio mailan aurre egin ezin zaizkien erronkak dira, eta estatu kideei ekimen horietan parte hartzeko aukera ematen die.