ERASMUS Proiektuak

OERTown: Hiriak aplikazio mugikorren bidezko migratzaileentzako hezkuntza-baliabide ireki gisa

Programa espezifikoa: Erasmus+ Funtsezko Ekintza 2 – Helduen hezkuntzarako Elkarte Estrategikoa 2019-1-ES01-KA204-064316
UPV/EHU: Bazkidea
UPV/EHU IP: Dorleta Apaolaza Llorente
UPV/EHU KO-IP: Nahia Idoiaga Mondragon
Proiektuaren hasiera: 2019/10/01
Proiektuaren amaiera: 2021/09/30

Deskribapen laburra: OER TOWN 2019ko deialdiko Erasmus+ proiektua da KA2 Berrikuntzarako eta jardunbide egokiak trukatzeko lankidetza, zehazki, helduen hezkuntzarako elkarte estrategikoak sortzea helburu duen proiektua da. Proiektu honetan bost herrialdetako bost elkarte ari dira elkarlanean: Active Citizens Partnership (Grezia), Iberika Sprachschule (Alemania), Pistes Solidaires (Frantzia), CESIE (Italia) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) (Espainia).

Teknologiaren boterea erabiliz, OER Town proiektuak etorkinak beren tokiko komunitatean sar daitezen sustatzeko tresna digital bat eskaini nahi du, interakzioak eta kultura-, administrazio- edo lege-informazio praktikoa eskuratzea sustatuz.

Bere helburu espezifikoak dira 1) etorkinen autonomia eta gizarteratzea hobetzeko IKT irtenbideak eskaintzea, herrialde parte-hartzaile guztietako errefuxiatuak barne, horrela haien bizi-kalitatea hobetuz. 2) Kualifikazio txikiko edo kualifikazio gutxiko helduen beharretara egokitutako kalitate handiko ikaskuntza-aukeren eskaintza hobetzea eta zabaltzea. Eta 3) Teknologia digitala erabiliz, sarbide irekia, doakoa eta hezkuntza berritzailea sustatzea.

Horretarako, gailu mugikorretarako jolas bat diseinatuko da, ikaskuntza ludiko eta informalerako aukerak eskainiko dituena, eta erronka multzo batean oinarrituko da. Erronka horien bidez, parte-hartzaileek, ezagutzak eskuratzeaz gain, komunitatearekin elkarreraginean jardungo dute.