TECNOLOGÍAS

Teknologiak

Zentroan fabrikatzeko teknologia aurreratuak garatuko dira, motor aeronautikoaren osagaiak eta beste osagai aeronautiko batzuk fabrikatzeko. Definizio hori zentzu zabalean ulertu behar da, produkzioko edozein prozesu modernok, gaur egun, fabrikazio, kontrol, monitorizazio eta plangintzako teknologien alderdiak barne hartzen baititu.

Zentroak duen teknologia aurreratuko makina erreminta azpimarratu behar da; izan ere, estatu mailan garrantzi estrategikoko sektore bat da, eta sendotasun, fidagarritasun eta zehaztasun handieneko prozesu eraginkorrak lortzeko izugarrizko garrantzia du.

Produkzio prozesuak hobetzeak, makinen fabrikatzaileengan trakzio efektua eragingo du, makina erreminten diseinu, kontzeptu eta ahalmen berriak probatzeko laborategia edukiko dutelako.

Beste atal batean, garatutako makinak, teknologiak eta proiektuak zehatzago definitzen badira ere, oro har, honako talde hauetan kokatzen dira:

  • Goi mailako errendimenduko mekanizazio prozesuak, ardatz anitzeko, ataza anitzeko, zehaztasuneko eta abiadura handiko mekanizazio kontzeptuak barne hartuz.
  • Elektrohigadura eta laserra bezalako prozesu ez konbentzionalak.
  • Metalezko fabrikazio gehigarria.
  • Soldadura robotizatuko prozesu bereziak.
  • Ikuskapena eta neurketa.
  • CAM softwarearen erabilera eta fabrikazio birtuala.
  • Artezketa eta akabera prozesuak.
  • Prozesuen emaitzen aurreikuspena, monitorizazioa, simulazioa eta ereduen integrazio aurreratua.
  • Industry 4.0 ekimena deitutakoaren bidetik informazioa integratzea.