SOLDADURA-ROBOTIZADA

Robot bidezko soldadura

TIG/ Plasma soldadura-zelula

Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa pieza handi eta geometria konplexudunen prozesatzera bideratutako 10 askatasun graduko soldadura robot-zelulaz hornitua dago. Egitura "C" eran duen robot-zelula bat da, non 6 ardatzeko robot antropomorfikoa 2 ardatzeko dorre batetik zintzilik dagoen. Hortaz gain, lan-mahaiak 2 ardatz gehitzen ditu.

Zelula honetan garatzen diren soldadura teknologiak hurrengoak dira: Gas Tungsten Arc Welding (GTAW, TIG bezala ezagutua) eta Plasma Arc Welding (PAW). Sektore aeronautikoak onartutako teknologiak dira, piezen kalitate handiko lotura bermatzen baitute, beraien integritateari dagokionez. Robotak monitorizazio eta prozesuaren kontrolerako sentsoreak ere dauzka, tartean juntura-lerroaren jarraipenerako eta galda-bainuaren ikusterako laser sistema edo soldadura prozesuaren parametro nagusien monitarizazio-ekipamendua.

Zelula honetan aireontzien turbopropultsatzaileen atzealdean kokaturiko TBH (Tail Bearing Housing) bezalako piezen soldadura prozesuak garatzen dira.

Laser soldadura-zelula

Zentruak material-ekarpenerako (Laser Material Deposition, LMD) pita ardazkideduna duen laser soldadura-zelula ere dauka.

Teknologiak honek kalte termiko minimodun kalitate handiko soldadura-kordoiak egitea ahalbidetzen du. Aeronautikaren industrian finkatu gabeko teknologia izan arren, azkenaldiko aurrerapenak TIG edo PAW teknologia ezagunen ordez erabiltzeko aukera ematen ari dira.