MECANIZADO

Mekanizazioa

Mekanizazio-prozesuek garrantzi handia dute osagai aeronautikoen fabrikazio aurreratuan. Hau dela eta, zentroaren ikerketa arlo nagusia errendimendu handiko mekanizazio teknologien garapena da, ardatz anitzeko, ataza anitzeko, zehaztasuneko eta abiadura handiko mekanizazio kontzeptuak barne hartuz.

Zentroak goi teknologiako makina-erremintak ditu, GMTK, DANOBAT, HERMLE edo IBARMIA bezalako goi mailako fabrikatzaileenak. Hauen artean, dimentsio handietako disko eta karkasen fabikraziorako orientatutako ataza anitzeko makina bi nabarmentzen dira. Bestalde AFAZ-k 5 ardatzetako makina bi ere baditu, hauetako bat fresaketa eta artezketa konbinatzeko gai dena.

  • VR-2.4 (GMTK) tornu vertical - fresadora: Tornu bertikalak 2 ardatz lineal eta biraketa C ardatz bat ditu eta buruak automatikoki 180 gradu biratzeko aukera du. Bestalde, makinako gidatzea hidrostátikoa da. 2200 mm-tako diametroraiñoko motoretako karkasak eta diskoak fabrikatu daitezke.
  • TV-500 (DANOBAT) Tornu bertikala: 4 ardatz linealetako tornu bertikal bat da, gidatze hidrostatikoarekin. Gainera torreta bikoitza eta erraminta aldaketa automatikoa du. Torloju nagusiaren potentzia 80 Kw-takoa da. Makina hau, GMTK-koa bezala, karkasak eta diskoetako|diskoak fabrikatzeko pentsatuta dago.
  • THR 16 (IBARMIA) multiprozesu mekanizatu zentrua: 5 ardatzetako mekanizatu zentru bat da, fresaketa eta torneaketa operazioak bateratzen dituena. Torloju nagusiak 74 Kw-tako potentzia du, eta mahaiko motorea bestalde 70 Kw-tara iristen da torneaketa-operazioak egin ahal izateko ehunka bira minutuko heltzea baimentzen duena. Gainera robot antropomorfiko baten bitartez egiten da erreminten aldaketa automatikoa.
  • Multitasking mekanizatu zentrua (HERMLE): 5 ardatzetako mekanizatu zentrua, fresaketa, troneaketa eta artezketa operazioentzako. Torloju nagusiak 80 Kw-tako potentzia du y 1200 mm-tako diametroraino lan egiteko ahalmenarekin. Bestalde C ardatzeak pare motor bat du. Makina hau Impeller eta Blisk bezalako errotoreak fabrikatzeko prestatuta dago.