Eginkizuna
Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA) gure industria ehunera transferentzia azkarreko garapen mailetan fabrikazio aurreratuko teknologiak garatu ahal izateko helburuarekin sortu da, betiere ekonomian gakoa den sektore horretara bideratuta. Zentroa baliagarri da hainbat eragile eta enpresa elkartu eta lanean elkarrekin aritzeko, hau da, gaitasun, interes eta ibilbideak dituzten motor aeronautiko eta estrukturalaren osagaien sektoreko eragileak batu eta lan egiteko.
Zentroaren parte hartzeak eta UPV/EHUren eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Tekniken Garapenerako Enpresa Elkartearen zentro misto gisa sortu izanak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren batera eta Parkearen laguntzaz, aukera ematen dute ekoizpen aeronautikoaren helburuko aplikazioetarako ikuspegi batekin lan egiteko, ahaztu gabe fabrikatzeko teknologia aurreratuei buruzko ezagutzaren sorrera, erabilera eta puntuan jartzea.
Hortaz, ekimen interesgarria da teknologia bultzatzeko, baina, baita ere, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanetarako eredu berri gisa.
Ideia hori ardatz nagusitzat izanik, CFAAek honako puntuetan lan egin nahi du:
- Aeronautikako fabrikazio teknologia aurreratuen arloan nazioarteko erreferentzia izango den I+G+b arloko zentro misto bat edukitzea.
- Emaitzak balio kateari lotutako ekoizpen inguruari azkar transferitzea ahalbideratzen duten jarduerak egitea. Bere I+G+b arloko jarduera 5-7 TRLen artean dago, NASAren eskalaren arabera (2. zutabea), azken aplikazioaren hurbiltasunari dagokionez.
- Aeronautikako fabrikazio aurreratuaren arloan industria ehundura berri bat garatu eta sortu ahal duten edo dagoena indartu ahal duten ekimen berritzaileak erakartzea.
- Fabrikazio aurreratuko proiektuak garatzea, bazkideen baliabide guztiak integratuz eta fokalizatuz eta aldi berean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek sortutako baliabideak eta jakintza aprobetxatuz.
- Aeronautika arloko fabrikaziorako ekipamenduaren hornitzaile eta fabrikatzaileentzat erreferentziako zentroa izatea, fabrikazio aurreratuko teknologiako proiektuetan bazkide gisa parte hartu ahal izateko, beren ekipamenduarekin eta know-howarekin lagunduz proiektu horiek egiten ari diren bitartean.
- Eremu honen barruan helburu bateragarriak dituzten eragileekin batera lan egitea.
- Unibertsitatean, enpresetan eta erakundeetan izan daitezkeen sinergia guztiak aprobetxatzea. Ahalegin guztiak I+G jardueraren eta maila handiko prestakuntzaren garapenari bideratzea, euskal industriarako interesgarriak diren teknologiak ustiatzeko eta fabrikazio aurreratuko gaitasun zientifiko eta teknologikoak garatzeko.