OTROS-PROCESOS

Beste prozesuak

Aldez aurretik aipatutako teknologia eta ekipamendu guztiez gain, beharrezkoa da prozesu  eta ekipamendu laguntzaile batzuk izatea. Hauek ikerkuntzarako guztis beharrezkoak diren  funtzionaltasun berriez dohatuko dituzte  prozesuak edo datu eta aldagai inportanteak batuko dituzte. Horrela sakonki ezagutuko dugu aurrea daramagun prozesu hori.

Izatez CFAA-ko makinak presio altuko lubrikazio eta hozte kriogenikoko teknologiekin, hozte kriogenikoa eta MQL-a (Lubrikazio kantitate Minimoarekin) daukan  eta UPV/EHU-an garatutako makina batekin lortzen dena, lan egiteko prestatuak.

  • Presio alturako lubrifikazio/hozte sistema.
  • Hozte kriogenikoa (CO2) MQL-arekin barneratzen dituen sistema.

Monitorizazioa eta kontrola osoki barneratua dago CFAA-ko ere, sentsore ugariez eta proba eta prozesuko bakoitzaren kantitate handiako informazioa emateko konektore harigabeez. Arazo garrantzitsu bat pareta meheko osagaien mekanizazioan bereziki, aeronautikoan tipikoa den bezala, chatter bezala ezaguna da. Autokitzikatutako bibrazio hauek saihesten saiatu behar da, mekanizaziorako prozesu baldintza egonkorrak erabiliz, eta  honetarako UPV/EHU-n aldez aurretik garatutako teknikak erabilgarritasun handikoak izango dira.

Zentroak jada dituen neurketa sistemei gehituta, Renishaw-ren (zentroaren bazkidea) SPRINT sistema baten bidez in-process ikuskapen bat egitea posiblea da. Honela kalitate-sorrerak zentzu zabala lortzen du, ez da bakarrik produktu edo prozesuaren azkeneko analisian oinarritzen.

Ez da ahaztu behar ingurune birtualek lortzen duten garrantzia fabrikazioan, entseguak makinan jartzearen  aurrekari bezala edo osagaiaren bukaerako fabrikazioaren  parte. Honi buruz CAM software paketeak eta fabrikazio birtualak ezinbestekoak suertatzen  dira CFAAen programen egiaztatzea eta simulazioa egiteko. Bere helburu nagusia  sistema osatzen duten osagai desberdinen arteko talkak ekiditea da. Honi gehituta, herramintari bizi iraupen handiena ematen dioten baldintzak mantenduz, ahalik eta denbora txikiena daukaten ibilbideak lortzea da bere lana.