Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuetarako Tekniken Garapenerako Enpresa Elkartea, AIE
Kolaborazio proiektu handiek agente teknologikoen, enpresen, erakundeen, eta azken finean, proiektuko "bazkideen" ahalmenak, interesak eta jarrera desberdinak osatzeko era eraginkorrak bilatu behar dute.
CFAA-k jarduera intelektualaren garapenerako, I+G+b arlorako eta industrial transferentzia eta garapenerako bi agente ditu bere kide osagarrien artean. Bata Unibertsitatea da, bere naturagatik kolaborazio akademiko eta instituzionalak errazten dituena. Bestea enpresen elkartea da (AIE), interes komun eta bateragarriak duten enpresen elkartea, konstituzionalki proiektu honen barruan industrial eta enpresarial akzio eta interesak bateratzea, koordinatzea eta elkarlana bultzatzea bilatzen duena.
Elkartearen deitura "AERONAUTIKAKO FABRIKAZIO AURRERATUETARAKO TEKNIKEN GARAPENERAKO ENPRESA ELKARTEA, AIE ". Beraz berezko egitura du eta industriarekiko CFAA-ek duen erlazioa kanal bakar, eraginkor eta AFAZ-etik kanpo sinergiak sortu eta bultzatzen dituena izan dadila lortzen du.
Bestalde AIEko kide izateak automatikoki CFAA-eko kide izatea dakar, bere abantaila eta zentroak egiten dituen proiektuetako emaitza praktiko eta hautemangarrien itzulerarekin.
Ez dago elkarteren helburua baino laburpen hobeagorik:
Kideek, Elkarteko parte-hartzearen bidez, fabrikazio aurreratuetarako teknologien ikerketa eta garapenerako elkarlanean aritzea hitzartzen dute, baita agente industrialetako I+G tik sortutako emaitzen transferentzian ere.
Aurreko akordioak, bereziki, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA) jasateko eta mantentzeko, elkarrekiko konpromisoa ekartzen du. CFAA-a unibertsitatera adskribatutako I+G zentro misto bezala sortu behar da
Elkartearen organoak
Elkartearen Kudeaketako eta gobernuko Organoak hurrengoak dira:
- Bazkideen Batzarra, Elkartearen gobernuko organo gorena , Entitate kideez osatuta dago.
- Gobernu batzordea, Bazkideen Batzarren junta ordezkari bezala lan egiten duena.
- Administratzailea edo Elkarteko Kudeatzailea.
Bazkideak
AIE-aren bazkideak enpresak dira, proiektuarekin konpromiso-tipo eta interes desberdinekin, lankidetzako eta bateragarritasuneko erregela orokorren barruan. Hurrengoak bereizten dira:
- Kide nagusiak, Elkarteari eta bere fondo eraginkorrari gehien laguntzen dion kidea, eta intentsitate handiarekin CFAA-ren bizitzan , proiektuetan eta emaitzetan parte hartzen duena.
- Kide osoak, hainbat aloetan ahots eta botoarekin. Intentsitatearekin CFAA-ren bizitzan , proiektuetan eta emaitzetan parte hartzen duena.
- Kide mugatuak, ez dute modu jarraituan parte hartzen baina kideen proiektuetan ohiko eran bai.
- Kide kolaboratzailea, laguntza instituzionala edo ekonomikoa emanez taldearen helburuetan eta ekintzetan parte hatzen duten pertsonak edo instituzioak dira.
Hauen artean CFAA-rekin zuzenki erlazionatuak dauden bi kluster nabarmentzen dira, aeronautukoa eta makina herraminta eta osagaienak. Horrela elkarlanak taldearen barruan aldi berean egiten dituzte Hegan-ek, Euskal Herriko industria aeronautikoaren klustera, eta AFM elkarteak, Advanced Manufacturing Technologie. Ez la kasualitatea, CFAA-k mundu aeronautikoari interesatzen zaizkion teknologiei apuntatzea eta produkzio konponbideen fabrikatzaileak herri honetarako estrategikoa den eta balio erantzi handia daukan merkatu honetara bultzatzea. Hona hemen bi elkarte hauen parte-hartzea.
Hau proiektu handia da; zure enpresak CFAA-n lekua izan dezake, eta AIE-a CFAA-ren bizitzan parte hartzeko eta emaitzak lortzeko zure bidea da. Elkarrekin, emaitzak ezin dira batuketa sinplea izan; elkarte eta zentro besaka hori da gure asmoa.