Patricia Gullon

Patricia Gullón

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Patricia Gullón doktorea 2006an lizentziatu zen Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Vigoko Unibertsitatean. Unibertsitate berean, doktorego ikasketak burutu zituen eta 2011ean doktorego titulua lortu zuen Unibertsitateko Irakasleen Formakuntza beka bati esker (FPU). Bere doktoregoan hainbat egonaldi burutu zituen, Lisboako Nazioarteko Energia eta Geologiako Laborategi Nazionalean (Portugalen) eta Asturiaseko Esnekien Institutuan (IPLA-CSIC) (Villaviciosa, Asturiasen). Ondoren 2012an, post-doktoradutza egiteko beka bat lortu zuen Zientzia eta Teknologia Fundazioari esker (BPD-FCT) 2012-2015 eperako, hain zuzen ere, Portugaleko Bioteknologia eta Kimika Zentruan, Bioteknologia Goi Eskolako Unibertsitate Katolikoan. Gaur egun, post-doktoradutza lanetan dabil (Ikerketa Zientifiko Tekniko eta Berrikuntzarako Estatuko planaren barnean) BioRP ikertzaile taldearen barnean, Euskal Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostia Eskola Politeknikoan.

Ikerketa

Bere ikerketa ekoizpen agroindustrialetatik eratorritako material lignozelulosikoen ustiapenean oinarritu da. Bere helburua, ingurugiroa errespetatzen duten prozesuak erabiliz, hemizelulosak erauztea eta araztea izan dira mintz polimeriko eta zeramikoen bitartez. Honi esker, elikadura aplikaziorako oligosakarido disoluzio aberatsak lortzea izan da.

Orain arte, 19 artikulu zientifiko argitaratu ditu, 2 proceedings, 2 liburu-kapitulu, 3 patente eta hainbat kongresuetan parte hartu du, gehienak nazioartekoak izanik. Honez gain, ikerketa nazionaleko 2 proiektuetan parte hartu du, baita beste nazioarteko eta empresa proiektu batean ere.