Logo Biorp

'BIOFINDEGI PROZESUAK' BioRP ikerketa taldea

 

                                    *****EUSKO JAURLARITZAK 2012-TIK ONARTUTAKO IKERKETA TALDEA*****


 

APARLUR

Energia-eraginkortasuneko aplikazioetarako, jatorri berriztagarriko eta tokiko poliuretanozko aparren sintesia, (APARLUR)

Denboraldia:
2023-tik 2024 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Deskribapena:

BioRP ikerketa-taldean, isozianatorik erabili gabe, jatorri berriztagarriko poliuretano-aparrak egiten ari gara, isolatzaile termiko gisa aplikatzeko .

Biochar

"Patxaren balioztatzea, jarduera prebiotikoa duten oligosakaridoen erauzketa bidez" proiektuaren aurkezpena Euskadiko Transferentzia eta berrikuntza kongresuan

Gure kidea den Maria González Alriols irakasle eta ikertzaileak "Patxaren balioztatzea, jarduera prebiotikoa duten oligosakaridoen erauzketa bidez" ikerketa proiektua aurkeztu du 2024ko otsailaren 23an Arabako teknologia parkean (Miñanon) egin den "Elikagaien transferentzia eta berrikuntza Euskadin" jardunaldiaren bigarren edizioan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak lanean jarraitzen du elikaduraren alorreko proiektu berritzaileen hedapenean. Eguna hiru erronkatan banatu da: Osagaiak eta elikagai seguruak, Osagaiak eta iturri berriak eta Elikadura pertsonalizatua, arlo horretako adituen parte hartzea izango duena.

Número especial

ALE BEREZIAK

Ale berezia " Biorefineries for a changing world "
  • Editorea: Eulogio Castro Galiano doktorea, Jaen Unibertsitatea
  • Gonbidatutako editoreak: Jalel Labidi Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ángel Galán Martín doktorea, Jaen Unibertsitatea
  • Gaia: Biofindegiek, produktu kimiko, material, bioerregai eta energia eskaintzen dute biomasa baliabideetatik. Produktu hauek, negozio berriak eta eskualdeko hazkundea sor ditzazkete, bioekonomia zirkularra garatzeko bidea irekiz.
    Zenbaki berezi honek, honako gaiak jorratuko ditu:
    1) Industria eta laborategi eskalako garapenak
    2) Plataforma Biokimikoak, hibrido biokimiko-kimikoak, termokimika eta kimiomekanika
    3) Biofindegien iraunkortasunaren ebaluazioa, prozesuen diseinua, alderdi teknoekonomikoak eta ingurumenekoak
    4) Biomasa bihurtzeko prozesu berritzaileak
    5) Produktu kimikoak, polimeroak eta materialen ekoizpena

    ⇒ Lanak bidaltzeko azken eguna: 2023 ko azaroaren 30                    

  • Informazio gehiago: e.castro@ujaen.es; jalel.labidi@ehu.eus; galan@ujaen.es
Energies Journal ale berezia  "Advances in Thermal Energy Storage Materials"
  • Gonbidatutako editoreakAngel G. Fernandez eta Judith Vidal-Gomez doktoreak
  • Dr. Angel G. Fernández, Chemical and environmental engineering department, University of the Basque Country (UPV/EHU), Spain
  • Dr. Judith Vidal-Gomez, Building and Thermal Sciences Center, National Renewable Energy Laboratory (NREL), USA

  ⇒Lanak bidaltzeko azken eguna: 2022 ko abenduak 31

Agriculture ale berezia  "Biorefineries and Processes for Agricultural Waste Valorization"
  • Gonbidatutako editoreak: Izaskun Dávila doktorea eta María González Alriols irakaslea
  • Biorefinery Processes Group, Chemical and Environmental Engineering Department, University of the Basque Country UPV/EHU, Plaza Europa 1, 20018 Donostia-San Sebastián, Spain

  ⇒Lanak bidaltzeko azken eguna:  2022 ko apirilak 25

Noticia espumas

Eratorri berriztagarrietatik eratorritako poliolen lorpena aislanteen ekoizpenerako

2020/05/05: ISOLEGUR, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkarteak zuzentzen duen bioekonomia proiektua da, epe ertainera eta luzera material isolatzaileak lehengai iraunkor eta berriztagarrietatik ekoiztu ahal izatea du helburu, hala nola, egur zerrautsetik. Horrela, zerra enpresek sortutako azpiproduktuek balio gehigarria izan dezakete eta material jasangarriak eta ingurumena errespetatzen duten materialak ekoitziz, eraikuntza iraunkarra sustatzen da

Proiektuan parte hartutako kideak, 2020

Eusko Jaurlaritzaren (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila)  diru laguntzari esker, BiORP ikerketa taldeak Ebaki, Isovas, Baskegur eta Ma+D taldeen lankidetzari esker, egurraren ekoizpenetik eratorritako zerrautsa hondakina aprobetxatzeko proiektu batean lanean dabil, poliolak lortu eta ingurunearekiko errespetu handiagoa duten isolatzaileak lortzeko.

 

VIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=3Q1wlXcNTZA&feature=youtu.be

XYLOFUTUR SARIAK

XYLOFUTUR 2018 SARIAK: Basogintza eta zura sektoreen garapen iraunkorra eta industria sektoreko lehia sustatzeko ekintzak

Congreso Chisa-Pres 2018 en Praga PREMIOS A LOS MEJORES POSTERS

Chisa-Pres 2018 Kongresua (Praga) -POSTER HOBERENEN SARIAK-

Informacion Twitter Facebook