'BIOFINDEGI PROZESUAK' BioRP ikerketa taldea
*****EUSKO JAURLARITZAK 2012-TIK ONARTUTAKO IKERKETA TALDEA*****
BioRP ikerketa-taldean, isozianatorik erabili gabe, jatorri berriztagarriko poliuretano-aparrak egiten ari gara, isolatzaile termiko gisa aplikatzeko .
Gure kidea den Maria González Alriols irakasle eta ikertzaileak "Patxaren balioztatzea, jarduera prebiotikoa duten oligosakaridoen erauzketa bidez" ikerketa proiektua aurkeztu du 2024ko otsailaren 23an Arabako teknologia parkean (Miñanon) egin den "Elikagaien transferentzia eta berrikuntza Euskadin" jardunaldiaren bigarren edizioan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak lanean jarraitzen du elikaduraren alorreko proiektu berritzaileen hedapenean. Eguna hiru erronkatan banatu da: Osagaiak eta elikagai seguruak, Osagaiak eta iturri berriak eta Elikadura pertsonalizatua, arlo horretako adituen parte hartzea izango duena.
2020/05/05: ISOLEGUR, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkarteak zuzentzen duen bioekonomia proiektua da, epe ertainera eta luzera material isolatzaileak lehengai iraunkor eta berriztagarrietatik ekoiztu ahal izatea du helburu, hala nola, egur zerrautsetik. Horrela, zerra enpresek sortutako azpiproduktuek balio gehigarria izan dezakete eta material jasangarriak eta ingurumena errespetatzen duten materialak ekoitziz, eraikuntza iraunkarra sustatzen da
Eusko Jaurlaritzaren (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) diru laguntzari esker, BiORP ikerketa taldeak Ebaki, Isovas, Baskegur eta Ma+D taldeen lankidetzari esker, egurraren ekoizpenetik eratorritako zerrautsa hondakina aprobetxatzeko proiektu batean lanean dabil, poliolak lortu eta ingurunearekiko errespetu handiagoa duten isolatzaileak lortzeko.
VIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=3Q1wlXcNTZA&feature=youtu.be