Aholkuak kanpoko praktiketarako eta prestakuntza dualerako
Osasun alarmako egoerak eragina izan du, neurri handiagoan edo txikiagoan, lan arloan curriculumeko eta borondatezko kanpoko praktikak egiten ari ziren graduko eta masterreko titulazioetako ikasleengan, bai eta prestakuntza dualeko ikasle izanda enpresetan egonaldiak egiten ari zirenengan ere. Kasu horietarako, irizpide espezifiko batzuk ezarri behar dira praktiken eta/edo egonaldien ezaugarrien arabera, kasu partikularrak kontuan hartuta. Hala ere, oro har, honako ohar hauek hartuko dira kontuan:
- Curriculumeko praktikak edo prestakuntza dualak eskatzen duen egonaldia amaitu ez duten azken mailako ikasleen kasuan, ebaluazioa egiteko nahikoa ebidentzia baldin badago (aurrez aurreko jarduera eta mintegiak edo jarduera ez-presentzialak), ikastegiak proposamen bat egingo dio Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzari, eta, baimena eman ondoren, kalifikatu egingo du.
- Azken ikasturteko ikasleen curriculumeko praktika edo prestakuntza dualak eskatzen duen egonaldia nahitaez bete behar bada eta ebaluatu ezin bada ‑hasi ez delako edo egun gutxi iraun duelako‑, ikastegiak aztertu egingo du ikasturte honetan egiteko aukera, betiere osasun egoerak horretarako aukera ematen badu. Horretarako, proposamena aurkeztuko dio Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzari, eta baimena emanez gero, ikastegiak aldatu egingo ditu deialdietako datak, baina, edozelan ere, kalifikazioa espedientean jaso ahal izateko, 2020ko urriaren 31 da azken eguna.
- Azken mailatik beherako ikasleen curriculumeko praktika edo prestakuntza dualak eskatzen duen egonaldia nahitaez bete behar bada eta ebaluatu ezin bada, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak 2020ko apirilaren 8an emandako jarraibideak beteko dira, eta, edozelan ere, aktak ixteko azken eguna 2020ko uztailaren 31 izango da.
- Ikasleak ez baditu borondatezko praktikak bete, baina nahiko ebidentzia badago (aurrez aurreko jarduerak edo/eta jarduera ez-presentzialak), ebaluatu egingo da.
- Borondatezko praktikak ezin badira ebaluatu praktika aldia laburregia izan delako, “praktikak ezin dira ebaluatu” ageriko da jasota.
Edozelan ere, kasu guztietan kontuan hartuko da osasun alarmak eragindako kanpoko praktikak eta prestakuntza dualeko egonaldiak erregistratzeko gida, ikastegietako praktika programen arduradunei bidalia.