Defensa TFG, TFM, Tesis - EHU edonondik

Gradu amaierako lanen, master amaierako lanen edo doktorego tesien defentsa

Gradu Amaierako Lana (GRAL) / Master Amaierako Lana (MAL)

  • Gomendioa da urrutiko tutoretzak indartzea biodekonferentzien (https://www.ehu.eus/bilerak), posta elektronikoaren, telefonoaren edo komunikaziorako bitarteko izan daitekeen beste edozein bideren bidez, ikasleari laguntza emateko GRALa/MALa modu autonomoan egiteko zehaztutako planari jarraikiz.

  • GRALa/MALa kanpoko praktikei lotuta badago, gomendioa da zuzendariarekin beste bide bat adostea presentzialak ez diren jardueren bidez landu daitezkeen gaiak garatzeko.

  • GRALa/MALa esperimentala bada edo landa jarduera egin beharra badauka, gomendioa da lana moldatzea datu esperimental gutxiago erabiltzeko edo berrikuspen bibliografikoak erabiltzeko, betiere, ahalegina eginda aurreikusitako gaitasunak lortzeko. Lana egiteko aurrez aurreko ikerketa edo landa ikerketa egin behar baldin bada, jarduera horiek egin ahal izango dira baldin eta osasun agintariek baimena ematen badute eta ikerketa zentroek nahitaezko distantzia eta higiene neurriak betetzen badituzte, eta birprogramatu eta atzeratu ahal izango dira, kontuan hartuta GRALen eta MALen kalifikazioak 2020ko urriaren 31 baino lehen jaso beharko direla espedienteetan.

  • Lanaren jendaurreko defentsa urrutitik egin daiteke, biodekonferentzia bidez, ikaslearen nortasuna bermatuta eta behar bezalako zabalkundea emanda ekintzari.

Doktorego tesiak

Doktorego tesiak bideokonferentzia bidez, urrutitik, defendatu ahal izango dira, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak emandako jarraibideen arabera eta kontuan hartuta aholku hauek:

  • Alarma egoerak dirauen bitartean, doktoregaiak erregistro elektronikoaren bidez egin beharko ditu tesia gordailuan uzteko izapide guztiak.
  • Bermatu egingo da tesia jendaurrean egongo dela eta defentsa eskuragarri dauden bide telematikoen bidez egingo dela. 
  • Doktorego tesiaren defentsa UPV/EHUren lokaletan egingo da bertan dela, gutxien dela, epaimahaiko UPV/EHUko kidea eta doktoregaia, eta gainontzeko pertsonak bitarteko telematikoen bidez. Aparteko kasuetan, egoera kontuan hartuta, baimena eman ahal izango da pertsona guztiak bitarteko telematikoen bidez aritzeko.
  • Isilpean gordeko dira epaimahaikideen eztabaidak, eta isilpean gordeko dira ere Cum Laude lortzeko eta Sari Berezira aurkezteko egingo diren bozketak. Gomendioa da Blackboard Collaborate edo antzeko bitarteko bat erabiltzea, gela birtual horrek aukera ematen du-eta gela paralelo bat sortzeko epaimahaiaren eztabaidetarako.