#EHUedonondik komunitatea: Eutsi tinko 40aldiari
Bideoa
UPV/EHU ez da gelditu. Etxetik jarraitzen dugu.
Aste honetan 2.700 gela birtual zabaldu dira. Euskal Herriko eta inguruko txoko guztietara heldu da UPV/EHU.
Irakasleek eta teknikariek zuen esanetara jarraitzen dute. Etenik gabe. Zuekin gaude.
Krisi hau gaindituko dugu ta inderberrituta aterako gara. Animo ikasturte amaierarako.
Asko ikasten eta partekatzen ari gara.
Artikulu interesgarriak
Nola egin nion aurre koronabirusak eragindako antsietateari
Kai Liu, Xuzhou-ko (Txina) Jiangsu Normal University-ko irakaslea.
Otsailaren hasieran etxetik lanean ari nintzela, nire unibertsitateko mezu bat heldu zitzaidan ¾ eta baita nire lankide guztiei ere ¾ esanez, ikastaro guztiak urrunetik eman beharko genituela, koronabirus berriaren eraginez. Oldartuz zihoan epidemiak nahikoa estutasun eragiten zidan, izan ere, nire unibertsitateak ateak itxiak zituen egun batzuk aurretik. Une horretan, nire ikasleei on-line erakutsi beharko niela ohartu nintzenean, nire antsietatek maila bat gora egin zuen. Ez neukan inolako esperientziarik on-line erakusteko plataformekin. Eszeptikoa nintzen, gainera, bere eraginkortasunari dagokionez. "Nola neurtuko ditut ikasleen erreakzioak nire eskolekiko ordenagailu baten pantaila batetatik?" galdetzen nion nire buruari. "Ezer ikasiko al dute?"
O-S-A-S-U-N = Orekatu + Sentitu + Adi egon + Saretu + Umorea + Natura
COVID-19ak eragindako berrogeialdirako orientabide psikologiko batzuk eskaintzen dizkigu Goretti Soroa irakasleak.
COVID-19ak ezustekoan harrapatu gaitu denok eta, ezinbestean, gure bizi-kalitatea kolokan jar daiteke. Estresore berri eta ezezagun hau etxe barrura sartu zaigu gurekin berrogeialdia igarotzera. “Hobe dugu gure etsai ordez, gure bidelagun bilakatu”, gomendatzen digu Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle Goretti Soroak. Horretarako, lagungarri izango zaigu eguneroko gure bizitza-estiloa arretaz behatu eta zaintzea.