Irakaskuntza-modalitateak - Irakaskuntzaren egokitzapena - EHU edonondik

Egokitzapenak irakaskuntza modalitatearen arabera

Eskola magistralak

Eduki teoriko praktikoak. Klase magistraletan ikasleekin harreman zuzena izatea da gomendioa eta, horretarako, BlackBoard Collaborate edo antzekoa erabiltzea gomendatzen da. Saio magistralak ere graba daitezke (dela irakaslearen grabazioa, dela diapositibak eta irakaslearen ahotsa), baina komeni da astean gutxienez kontaktu bat izatea kasuan kasuko taldearekin.

Klase magistral birtualen osagarri erabil daitezke programatutako irakurketak, ikus-entzunezko materiala ikustea eta abar, bai eta horiei buruzko laburpenak edo gogoetak ere. Irakurketak, ariketak, problemak, bideoak edo beste material batzuk eGelarekin lotu edo igotzen dira. Jarduerak eGelaren bidez entregatu eta kalifikatuko lirateke, egin ohi den bezala.

Jarduera praktikoak (laborategiak, tailerrak, kanpoko praktikak...)

Ahal den guztietan, jarduera horien hautabideak bilatu beharko dira bideoen, simulagailuen edo bestelako euskarri didaktikoen bidez.

Jarduera praktiko jakin batzuk ezin badira modu birtualean egin, birprogramatu edo atzeratu egingo dira salbuespen egoera amaitu arte.

Irakasgai bakoitzean erabakiko da testuinguru bakoitzaren beharrei eta baliabideei ondoen erantzungo dien formula, baina formulok aurrera eramateko zailtasunak aurreikusten dira, baldin eta etenaldia denboran luzatzen bada.

Tutoretzak

Zalantzak argitzeko eta ikasleei atzeraelikadura emateko denbora. Gomendagarria da banakako edo taldeko tutoretzak egitea, eGelan programatuta eta bideokonferentziako tresnen bidez.

Ikonoen kredituak - EHU edonondik