inf_pruebas_de_acceso_para_mayores_de_25

2024ko EGOKITZAPEN ESKAERAREN PROZEDURA 25 URTE ETA 45 URTE GORAKO IKASLEEN SARBIDE PROBETAN

URTARRILA ETA OTSAILA

Sarrera probetara aurkezten diren eta behar bereziak dituzten pertsonek zerbitzu honetara jo beharko dute. Zerbitzuak egokitzapenak eskatzeko jarraibideak adieraziko dizkio eta era berean unibertsitate ikasketetarako beharren aurreikuspena egingo du.

Harremanetarako pertsona: Mamen López

94 301 5184

discap@ehu.eus

OTSAILAREN 12tik MARTXOAREN 1era

Egokitzapen eskaerak egiteko epea.

Eskaerak bideratzeko  hurrengo dokumentazioa pdf edo word formatuan eskaneatzea eta discap@ehu.eus helbidera bidaltzea beharrezkoa izango da:

  • Desgaitasun mailaren aitorpen agiria
  • Mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa

MARTXOAREN 4tik  APIRILAREN 5era

Zerbitzuak eskaerak baloratu eta ikaslearekin harremanetan jarriko da egokitzapenak zehazteko.

APIRILAREN  24

Sarbide Probarako Zuzendariak epaimahaien osaeraren eta tokien berri emango dio Zerbitzuari.

APIRILAREN 25 ETA 26

Zerbitzuak  epaimahaiari  beharrezko egokitzapenei buruzko informazioa emango dio.

APIRILAREN 30

Zerbitzuak ikasleari epaimahaiak egokitzapenei buruz informazioa jaso duela  baieztatuko dio.