Irakasleak
Inklusioa UPV/EHUn: Irakasleentzako gida
Gida honen xedea da irakasleei laguntza ematea, gure ikasgeletako ikasleek izan ditzaketen hezkuntza premiei egokiro erantzuten jakin dezaten. Irakasleentzako tresna bat izan nahi du, oinarrizko ezagutza izan dezaten desgaitasun bakoitzaren ezaugarriei eta ondorio funtzionalei buruz, eta jakin dezaten interakziorako zer jarraibide orokor aintzat hartu behar dituzten ikasle bakoitzaren egoeraren arabera, baita zer egokitzapen eta irakaskuntzarako zein ebaluaziorako zer estrategia kontuan har ditzaketen ere; horrez gainera, ikasleek euren hezkuntza premia bereziak arintzeko egoera bakoitzean erabil ditzaketen baliabide pertsonal eta tekniko lagungarrien zerrenda bat ere eskaintzen du. Azken batean, unibertsitate inklusiboagoa lortzen lagundu nahi du.