Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzua eta unibertsitateko ikastegien arteko koordinazioa
Zerbitzuak unibertsitateko ikastegiekin duen jarduera protokoloa
Errolda
Ikasturte bakoitzean errolda bat egiten du zerbitzuak, errolda honetan desgaitasunak, eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen zerrenda eta haien premiak jasotzen dituena.
Errolda hau Ikastegietako zuzendaritzak GAUR aplikazioaren bitartez eskura izango du eta administrazio buruak edo administratzaileak, eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ikastegiko arduradunak soilik sarbidea izango dute.
Errolda honetan jasotzen den informazioa isilpekoa da, datu pertsonalak babesteko legeak araututa.
Errolda hau erabilgarria da desgaitasunak dituzten ikasle kopurua ezagutzeko eta unibertsitate ikasketetan ikasleen hezkuntza premia bereziak zein diren jakiteko.
Ikasleak behar dituen premiei erantzuteko, lehenik GAUR-en bitartez egokitzapen eskaera egin behar du eta horretarako baimendu behar gaitu.
Koordinazioa
Zerbitzuaren eskuhartzea
- Zerbitzuko pertsonala ikastegiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunarekin koordinatuko da, hauei erantzuteko eta horiek gestionatzeko.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskaerak baloratuko ditu eta ikastegiak izan beharreko esku-hartze mota proposatuko du.
- GAUR aplikazioaren bitartez ikastegiko desgaitasunak, eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen errolda erraztuko du.
- Irakasleek zuzenki GAUR aplikazioaren “Zerrenda eta taldeen kontsulta” atalean ikasleen txostenak kontsulta ditzakete. Txostenak irakasleentzako jarraibideak jasoko dituzte, eskolak emateko nahiz azterketak egiteko.
- Ikastegiarekin eta irakaslearekin koordinatuz, ikasleari laguntzeko plan bat aktibatzen da (irisgarritasun neurriak, laguntza materialak eta euskarriak: antolaketa, tutoretza espezifikoa, azterketen egokitzapen neurriak, praktikak,..)
- Ikus-entzunezko ikasmaterialaren egokitzapena egiten du, irakaskuntzan erabiltzen diren materialak azpititulatuz.
- Sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak antolatzen ditu desgaitasunak eta hezkuntza inklusiboari buruzkoak, ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalari zuzenduta.
Ikastegiaren eskuhartzea
- Ikastegi bakoitzak zuzendaritzako kide bat izendatuko du premia bereziak dituzten ikasleen arduraduna izango dena.
- Premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak ikastegiko ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean jakitera emango du zein den bere zeregina..
- Arduraduna zerbitzuarekin koordinatuko da, desgaitasunak eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen premiei erantzuteko.
- Arduradunak ikastegiko prestakuntza beharrak identifikatuko ditu eta prestakuntza eta sentsibilizazio jardueretan parte hartuko du.
- Ikastegiko administrazio burua edo administratzaileak irisgarritasun beharrei erantzuna emateko zerbitzuarekin koordinatuko da.
- Ikastegiko Auto zainketa Batzordeari zein neurri espezifiko behar diren ebakuaziorako ikasleak premia hau duenean.
- Unibertsitateko Ikastegietako zuzendaritza eta dekanotza taldeei zuzenduriko gida, desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzeko
- Arabako ikastetgietako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak
- Bizkaiko ikastetgietako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak
- Gipuzkoako ikastetgietako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak
Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako prozedura ikasleen mugikortasun programetan
Unibertsitateko Ikasleen Estatutuak (abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuaren bidez onartuak) IV. ataleko 18. artikuluan (“duten ikasleen nazio eta nazioarteok mugikortasuna”) ikasleen mugikortasunaz dihardu. Bertan esaten den legez, UPV/EHUk sustatuko du desgaitasunak dituzten ikasleen parte hartzea estatuko eta nazioarteko mugikortasun programetan.
Desgaitasunak dituzten ikasleei programa horietan arreta hobea emateko, Nazioarteko Harremanetako Bulegoko Zuzendaritzarekin prozedura batzuk ezarri ditugu.
UPV/EHUko Ikasleak
UPV/EHUk parte hartzen duen mugikortasun programen barruan beste unibertsitatera batera joango den ikasleak, hezkuntza premia bereziak badauzka, txosten psikopedagogikoa eskatu ahal izango dio Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari. Txosten horretan jasoko dira ikasleak dauzkan premiak eta behar dituen egokitzapenak.
Zerbitzuak txostena egingo du eta beste unibertsitatera bidaliko da, ikastegiko mugikortasunaren arduradunaren bitartez. Atzerriko unibertsitateak beharrezkoak izan daitezkeen kudeaketak egingo ditu, desgaitasunen bat daukaten ikasleek mugikortasuna egin ahal izan dezaten. Atzerriko unibertsitateko koordinatzailea harremanetan jarriko da UPV/EHUko kasuan kasuko ikastegiko mugikortasunaren arduradunarekin, hori izango baita bitartekaria zalantzarik sortuz gero, eta, baita, egiaztatzeko atzerriko unibertsitatean behar bezala erantzun zaiela desgaitasunen bat duten ikasleen premiei.
Ikasle bisitariak
UPV/EHUk parte hartzen duen mugikortasun programaren baten bidez UPV/EHUn ikasteko interesa daukaten eta desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kontsultak ikastegiko mugikortasun programen koordinatzaileari bideratuko zaizkio.
Ikaslea xede ikastegira etorri baino lehen, ikastegi horretako mugikortasunaren alorreko arduradunak txosten psikopedagogikoa eskatuko dio jatorrizko unibertsitateari, UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari helarazteko. Txosten horretan ikasleak dauzkan premiak eta behar dituen egokitzapenak jasoko dira.
Ikastegiko mugikortasunaren alorreko arduradunak ikaslearen txostena jasotzen duenean Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzura bidaliko du, datuak biltzeko eta beharrezko premiak aurreikusteko.
Zerbitzuak desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen premiak eta egokitzapenak aztertuko ditu eta erantzuna ikastegiko mugikortasunaren alorreko arduradunari bidaliko dio, honek ikasleari jakinarazi diezaion.
Ikaslea UPV/EHUko ikastegira heltzen denean, mugikortasunaren alorreko arduradunak horren berri emango dio zerbitzuari, hau ikasleari harrera egiteaz arduratzeko, bai eta beharrezko ikus ditzakeen laguntzak ezartzeaz ere.