Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zut (orobat txut g.er.) 1 izond plomuaren norabidean doana. ik xut; zutik 3.

Egunero, Karol Schulz geologoak emandako harriez askatasunaren irudia egiten zuen, dorre zut bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 264. orr.

Eskua luzatu eta lanpara zuta piztu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Lerro zuta sustrai sakon lurrari atxekia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan, kasik beti patarrak baitira eta ardura aski zutak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Mendian gora hoala, bizikletaz eta eguerdiko eguzki zutaren galgan, itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.

Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

Eskuinetara Daubenhorn mendiak bere harkaitz beltz zutak erakusten zituen Wildstrubel gaineko Loemmern izoztegiko morrena erraldoien ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Etxalde bat zen eta inguratzen zuen sarrerako horma zuten begi bistan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Ondotxo zekien Léak minus ikurra plus ikurra baino lehenagokoa zela; azken hori, izan ere, minus ikurra bera baitzen, lerro zut bat alderik alde ipinia zeukana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

2 irud/hed

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Mendi zutaren bizkarrean sigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorraren ertzean gelditu zen mandoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Luperen ahoa irudikatzen zenuen zeure haragi zuta mihiztatzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.

Zeren ene haragi zutak gehiago baitzirudien, bertze ikusmolde batetik, lakioz atrapatu txoria, korapilo hartarik ihes egin nahi eta ezinean zebilena, jostetan edo joste-lanetan ari zen ofizialaren hatza baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.

3 beste lerro edo planu bati buruz, harekin angelu zuzena egiten duena. ik elkarzut; perpendikular.

Bi zuzen paraleloak dira, baldin eta hirugarren zuzen batekiko zutak badira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Ikusten dena, egindako ebakiaren ordez ebaki zuta egiten badugu ikus ahal izango diren zuntz luzeen perspektiba da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.

Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Ondotxo zekien Léak minus ikurra plus ikurra baino lehenagokoa zela; azken hori, izan ere, minus ikurra bera baitzen, lerro zut bat alderik alde ipinia zeukana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

4 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela )

Hantxe zeukan bere aurrean, gori-gori, trikutzar arantza-zut baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

5 (adizlagun gisa) ik zutik; tente.

Hala branka altxatuz, txopa gainean zut eusten zion eskuak ontziari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Burua zut zeukan, uniforme tradizionala jantzita, ukabila gerrian jarrita.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.

Desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Han goitik, enbor lerdena eskuetan zut, esan zuen: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Nireak, behinik behin, basamortu lau bat; eta han urrutian, haitz bat, zut.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Tente jarri da, lepoa zut, amorrarazitako antzara zuriaren antzera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 83. orr.

Galtzontzilo barrenean gogor eta zut zeukan zakila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

Aterantz jo zuen, burua zut. zure minean sartua,burua makur bai, baina gogoa zut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

· Edertasunaren halako zantzu dotore asko gordetzen jarraitzen zuen artean, haren aurpegi leun doi makilatuak, orrazkera jasoak, gorputzaren gerritik gorakoari zuzen-zut eusteko manerak erakusten zutenez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

6 piano zut hariak zut ezarriak dituen pianoa.

Katek, asko ibiltzeko ahulduegi, musikako klaseak ematen zizkien hasiberriei atzeko gelako piano zut zaharrean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Piano zut itxiaren gainak ere jaki fin eta gozokientzako apalaren zerbitzua egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

7 zut-zut

Malda zut-zuta igan eta bi etxeren artetik pasatuz, han dauka Ahuzkia, landare eta zuhaitzek babestua.  Berria - Kultura   2006-05-10

· Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

8 zut-zutik adlag

Zut-zutik altxatu zen nire izena esaten entzun zuenean: eta finkotasun harrigarri batez gurutzatu zitzaizkigun bion begiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

-Mandatari batek ekarri berria du -esan zuen ehiza-zainak, zut-zutik baitzegoen gorapean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Hamalau urteko mutiko bat ikusiko duzue, burua lurrean sartua eta zangoak zut-zutik zerura begira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 133. orr.

Ikara biziak jota bezala hasi zen Santxo dardaraz, eta zut-zutik jarri zitzaizkion buruko ileak Don Kijoteri.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

9 zut-zuta adlag

Bortuko jendeak zirela egiazki agertzeko, horma artifizialez atxikiarazi biloak zut-zuta zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Kontuz ibili zen, gainaldeko ile zapa ukitu gabe, zeina, ezin trinkoago eta harrotuago, Husainek zut-zuta baitzeukan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Orduan zut-zuta egon zitzaidan ondoan, eta haren begirada bortitz gogorra sentitu nuen nire kaskarraren gainean, ganibetaren punta bailitzan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.

· Begira zure zamalko argala; belarriak zut-zutak paratzen ditu kanoiaren erlatsa hurbilegi entzuten duenean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus