Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutik (orobat zutika g.er.) adlag 1 oinen edo oinarrien gainean zuzen, ez eseririk, ez eroririk, ez etzanik. ik xutik; tente; zut 5.

Gizasemeak zutik jarri ziren azken bazak jokatzeko, berriketan eta keinuka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.

Ezetz egin nion eskuaz, eta zutik jarraitu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Txalupari biek zutik egiten zuten arraun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Victoria, Joseba eta Susana besotik hartuta daude, zutik, ezkerretara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Gau hura goizaldeko ordu tikietan bukatu nuen, Alde Zaharreko barra amerikar batean, zutik egoteko gauza ez nintzela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Borreroak ezagutu zuen kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Zerk eusten zion zutik?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 28. orr.

Zutik eta atezuan zegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Zutik eta azkar afaldu dute, platerik zikindu gabe, zartaginetik bertatik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Zaude zutik harkaitz gainean.  Elizen arteko biblia   Ir 33,21

Ez zen egokia emakumea han zutik edukitzea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Halaxe, zutik, esan genion agur elkarri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Denak, Herbert eta biok izan ezik, kanpoan zutik, eguzki-galda kiskalgarri hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Parez pare ikusi zuen ama biluzik, ohearen alboan zutik, eta amak gizon gaztea besarkatzen zuela, gizona ere biluzik eta zutik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 37. orr.

Eta gure Perkain, futxo, beti zutik, sekulan ez mozkortzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.

Gizakia izateko bi printzipio bederen beharrezko dira, hotz, gorputza eta arima, haiek biak elkarretaratuz zutik baitago egiazko gizona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Sabaian margotze hori benetan nekagarria zen; ez zutika eta ez etzanda, ezin gustuko jarrera aurkitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.

2 (gauzak)

Nork, artista batek ez bada, asma lezake bestela bonba bat jendea hiltzen duena gainerako guztia bere horretan zutik utzirik?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

Bikote famatua Miarritzetik iritsi zenean, oraindik Donostiako harresitzarra zutik zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Etxea zutik zegoen, baina hartuta; haur batzuk zebiltzan ate aurrean, jolasean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 71. orr.

Zintzoen etxeak zutik dirau.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,7

Gehiago harritzen da bat eraikin horiek guztiak zutik Olinpiar Jokoengatik daudela jakitean.  Berria - Kirola   2004-08-10

Gari landetan zutik dauden errotak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Bihar bertan prefetari idatziko diot lantegia zutik atxikitzeko erreserba fondoko dirua desbloka dezan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.

Donostian sartuko zirela aurki, eta, sartzen zirenerako, gauza askorik zutik ez uztea zela agindua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

3 zutikako (orobat zutiko g.er.) izlag ik xut 3; zut.

Zutikako seinalea duen zebrabide bat igarotzen ari zirela harrapatu zituen furgonetak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Zutikako erloju handia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Monak zutikako lanpara piztu eta sarrerako leihoko errezelak itxi zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 184. orr.

90.000 metro koadroko zutikako siloa eraikitzeko asmoz.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Gainerako primateek katuaren antzeko gorputza badute ere, antropomorfo handiek zutikako jarrerak dituzte.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Eragin fisiologikoak ditu zutikako gure jarrerak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Neurri handiko bederatzi zutikako horiekin batera, beste 40 argazki ere ikusgai dira Photomuseumeko hormetan, guztiak neurri berekoak, eta altuera berberean kokatuak. Zutikako enborrak ere ebaki beharko dituztelako.  Berria - Kultura   2006-02-15

Lehen proban ez dago aldaketarik eta zutikako oinbikoa ebaki beharko dute.  Berria - Kirola   2006-02-25

Instrumentuak hauexek dira: arpa, psalterio, laut etzanikoa, laut zutikakoa, zitola, fidula edo biola obala, zanfona, gaita, organeto eta aulos bikoitza.  Berria - Kultura   2006-02-11

Eskuak gerrikotik eskegita igaro zituen ardandegiko tertulia zutikakoak iraun zuen geroztikako denbora guztia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 90. orr.

Ez daitezen lehert bi mendi parteak, badira zubi bezala utziak, harria ingurutik janik, zoragarriko zutikakoak eta trebesekoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alboan zutik (5); ama zutik (4); artean zutik (19); atarian zutik (5); ate ondoan zutik (6); atean zutik (6); atzean zutik (8); aurrean dago zutik (4); aurrean zegoen zutik (4); aurrean zutik (69); bera ere zutik (5); bera zutik (5); bere aurrean zutik (4); bere ondoan zutik (6); berriro zutik (4); berriz zutik (6); bertan zutik (8); beti zutik (10); biak zutik (6); burua zutik (4); buruari zutik (5); dago zutik (14); denak zutik (5)

egon zen zutik (4); erdian zutik (27); ertzean zutik (8); gainean zutik (43); gainean zutik jarri (4); gelaren erdian zutik (4); gelditu zen zutik (9); geratu zen zutik (12); guztiak zutik (4); han zutik (11); hanken gainean zutik (5); hantxe zutik (21); haren aurrean zutik (4); hor zutik (7); hura zutik (4)

inguruan zutik (7); jarri zen zutik (7); jendea zutik (7); kontra zutik (9); leiho ondoan zutik (6); nahiago dut zutik (4); nengoen zutik (5)

ohe ondoan zutik (6); ondoan zutik (58); ondoan zutik geratu (4); orain zutik (4); oraindik zutik (12); otoitzerako zutik (6)

zaude zutik (4); zegoela zutik (5); zegoen zutik (27); zeuden zutik (9); zut zutik (5)

zutik baitzegoen (6); zutik dago (26); zutik dagoela (4); zutik dagoen (12); zutik daude (6); zutik dirau (4); zutik dirauten (8)

zutik egin (5); zutik egiten (6); zutik egon (54); zutik egon behar (9); zutik egon zen (7); zutik egondako (7); zutik egongo (4); zutik egotea (14); zutik egoteko (19); zutik egoteko gauza (4); zutik egoten (14); zutik egotera (4); zutik eman (4); zutik emana (5); zutik eta bakarrik (5); zutik eta geldi (5); zutik eusteko (8); zutik eusten (10); zutik eutsi (8); zutik ezarri (9); zutik gelditu (32); zutik gelditu zen (16); zutik gelditzen (10); zutik geratu (51); zutik geratu zen (27); zutik geratuko (5); zutik geratzen (12); zutik geunden (7)

zutik ikusi (12); zutik iraun (27); zutik iraun zuen (7); zutik iraungo (19); zutik iraungo duela (6); zutik irauteko (12); zutik irauten (5); zutik jarraitu (7); zutik jarraitzen (4); zutik jarri (177); zutik jarri zen (65); zutik jarria (4); zutik jarriko (5); zutik jarririk (4); zutik jarrita (29); zutik jarritako (6); zutik jartzeko (15); zutik jartzen (38); zutik jartzen da (6); zutik jartzen saiatu (4); zutik jartzen zen (6); zutik jartzera (6); zutik nengoen (7)

zutik segitzen (5)

zutik utzi (5); zutik zegoela (13); zutik zegoen (86); zutik zeuden (34); zutik zirauen (8); zutik zirauten (7)

zutikako enborra (4); zutikako jarrerak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus