Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perpendikular 1 izond beste lerro eta planu bati buruz, harekin angelu zuzena osatzen duena. ik zut; elkarzut.

Malkarrean ongi eginiko eta harkaitzetako bejetazio zakarrarekin nahasiriko eskailera perpendikular batetik igotzen naiz mendira, hagitz maila altu eta estuetan goiti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 139. orr.

Urrunera, kale perpendikular batean, ikusten ahal zen autobus bat pasatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

Old Brompton-ekiko perpendikular ematen zuen, baina metroko geltokirako bideaz bestaldera, eta horregatik, nekez pasa zitekeen Victoria han aurretik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

Irudi horretan garbi ikusten da ikuspen-ardatzaren paralelo (proiekzio-planoaren perpendikular) diren lerroek puntu baterantz (ardatz optikoaren eta erretinaren ebaki-punturantz) elkarretaratuz doan lerro-familia bat osatzen dutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke eredu erraz eta antzinako batez, bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Ekar dezagun gogora [...] "arrain-hezurrezko" perspektiba deitua ("ihes-ardatzezko perspektiba" ere deitua); honetan, koadroaren planoari buruz perpendikular diren zuzenak erdiko ardatz baterantz dute konbergentzia, eta ez puntu baterantz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

Habeak aurrera atera zituzten, habeen proiekzioak triglifoekin perpendikular jarri arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Barruko elementuak, cella-ra begira gelditzen direnak, guztiz perpendikular dituztela egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

2 perpendikularrean adlag ik perpendikularki.

Habe horien gainetik eta kapitelen gainean perpendikularrean jarrita, pilare batzuk daude euskarri moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Ondoren, osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak, paretarekin arrasean eta perpendikularrean hartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Danbor hori perpendikularrean egoten da zeharka jarrita, eta gurpilarekin batera ibiltzen da biraka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Cathetoe deitzen dira eta boluten lau ertzetan egin behar dira, abakoaren ertzarekin perpendikularrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

Basak bukatuta daudenean eta beren lekuetan jarrita, erdiko kolomak jarri behar dira pronaoan eta atzeko aldean, beren zentroarekiko perpendikularrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

planoari buruz perpendikular (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus