Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tente 1 adlag zutik. ik zuzen.

Hantxe tente nengoelarik, eliza zahar hartan, zu noiz agertuko zain, ohorezko dama biak ikusi ditut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.

Klitoria harro dago, tente, gori-gori.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 65. orr.

Neska begi-argiak, sofan lirain eta tente eserita, irribarre distiratsua egin zion mutilari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Abuztua da, eguerdia, eta tente noa metroan.  Berria - Harian   2005-08-19

Eskribaua, berriz,gure masta nagusia baino tenteago zihoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Ikusi zuten naturatik jaso zituztela gainerako animalia guztiek baino dohain gehiago, hasteko, makurtuta ibili ordez tente ibiltzea, eta munduko eta izarretako edertasunak ikusteko gai izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.

Besteak, ordea, haren hoztasunari begiratu gabe, tenteago hasi ziren ibiltzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 175. orr.

Oihu handiz esan zion: "jarri tente oinen gainean!".  Elizen arteko biblia   Eg 14,10

Altxatzen hasi nintzenean gerriak tira egin zidan eta tente jarri ezinik geratu nintzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Fernando berotzen hasi eta ikaragarri tente jarri zitzaion, bioi jo zigun larrua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Zuhaitz haga luze bat tente ipintzen zuten plazan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Burua tente sartu zen alkatearen bulegoan, bertara deitu gabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Orduan tente eraman ahal izango duzu burua.  Elizen arteko biblia   Jb 11,15

Tente eta harro ibiliz sartu zen, urrats irmo eta zehatzekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.

Bere burua tente atxikitzeko gauza ez da horrelako hegaztia.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Gizon gazte bat ikusi nuen haren aurrean, eskuak gorputzaren aurrean lotuta, serio, tente eta itun, begirada beherantz, otoitz sakonean ariko balitz bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

Masailak eroriak; tente kokotsa; sudurra zuzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Hermann gugana itzuli zen, eskuak gabardinan sartuta, burua tente eta militar baten ibileran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Boa bat erdizka ikusi zuelako, isatsa kiribil, burua tente, urrezko orbanez zipriztinduriko enbor eskerga baten gisan zabuka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Pausoa doiturik, okotsa gora, fusilak tente.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.

Belarriak punta-zorrotzak zituen, tente.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Bekainak zuzenak; sudurra neurrikoa, fina eta zuzena; belarriak tenteak eta txikiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Sidney zihoan gidari, soldadu bat bezain tente.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 103. orr.

Horra Nofutur, I bat bezain tente, hagaren gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Tente-zurrun geratu nintzen hantxe, arnasari eusten, beste noranzbait begiratzeko ahalegina saiatuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

· Bizkar-tente esertzen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

2 (izenondo gisa)

Kondea, berrogei bat urteko gizona, handia, lodia, tentea, ilehoria, gaztelania barregarriaz mintzatzen zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Normalean oso andre tentea zen, serioa, baita hotza ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Gizon tente buru-txiki bat, ilea eskuila moduan orrazturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Bularretakoa ere kendu zuen, titi biribil, tente, perfektu batzuek libre utziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Irentsi ahal nuen guztia irentsi nuen makila tente hartatik, gero izterrondoak usaindu nizkion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Guardia bere postuan zegoen, geldi-geldirik, bere bibote tente mehatxariarekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Ibilera, ordea, tente eta arina zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Oso bihotz ona daukazu itxura tente horren barruan -esan, eta bainugelara sartu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.

Begietan eta gorputzaren postura tentean, gizon hark zerbait bazuela sumatu nuen, patologia psikikoren bat edo.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Amona ttikia zen, beltzez jantzia, baina bizkar tentekoa eta bixi eta ernea, Su txikiaren gainera makurtzen zuen buru luzea, zepilluaren moduko kalpar sarri tente gorriarekikoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Haren bular txiki politak, titiburu tenteekikoak, haren sabelalde zapal eta leuna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.

Benetan estua eta tentea zen eskailera hura, baina guk biziki maite genituen ganbarako ilunpea eta hautsa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizon aurpegi-zurbil eta taketa bezain gorputz-tente bat hurreratu zitzaien alboko mahai batetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

Ze ondo pasatuko duzun nirekin, titi-tente xixtrin honekin baino hobeto, Mikel, nik maite zaitut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 190. orr.

4 belarriak tente adlag adi-adi.

Tira, segi, belarriak tente dauzkat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Grabagailua prest eta belarriak tente gerturatu gintzaizkien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Mingainarekin klaska arin bat egiten zuelarik, Balthazarrek belarriak tente jarri eta pausoa luzatu egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Kontaketak iraun bitartean txundituta egon zen Lisa, belarriak tente eta begiak zabal-zabalik, ia kliskatzerik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Nik adi-adi entzuten nion, belarriak tente eta begiak dantzari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

Ematen zuen zaldia, belarriak tente, txirularen soinuari adi zegoela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

5 tente potente ipar adlag tente geldirik.

Zaintzalea, hesiaren beste aldean, tente potente, hormatua iduri.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Hortxe zutik gelditzen dira, tente potente, gauaren freskotasuna ahantzirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 78. orr.

Egunero dorretxe aitzinean jartzen zen, tente-potente, Gehexan Jaureneak haren makilaztatzeko eta handik haizatzeko agindua eman zuen arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.

Aznar, Blair, Bush, orden alfabetikoan jarriak, Bush, Blair, Aznar, aldiz, bakoitzak dauzkan indarren arabera, lehena lehen, tente potente, gerla gogoan eta bertzerik ez.  Herria   2003-03-20

6 tente-tente adlag

Zutiturik, tente-tente.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 154. orr.

Lisa tente-tente gelditu zen, apur bat nahasia, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

Hura ezinegonak hartua egoten zen, tente-tente, eta nik, deus aditzera eman gabe, zer moduz zegoen besterik ez nion galdetzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Tente-tente, aldakak kulunkatzen, atzean zeukan aterantz joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Tente-tente zihoan amaren ondoan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 43. orr.

Geraldi atzea eman eta autoan sartu zen azkar batean eta tente-tente eseri zen kuxin gris argien kontra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Marisa bere panpinarekin eta Senen serio arraio, tente-tente, paparra aterata.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

Bere garaieraren erradio bereko zirkulu bat marraztu zuen harean Talesek, haren erdian kokatu, eta hantxe geratu zen zutik, tente-tente.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Crookshanksi ilea tente-tente jarri zitzaion bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Zakila tente-tente du, eta harekin ukitu du neskaren saihetseko haragia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

7 (izenondo gisa)

Garaia zen Wilmarth andereñoa, hezur irtenekoa, eta tente-tentea, gurdi-zaldiak antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

Pauso luzeak emanez zetorren, bere kakalardo-begi beltzak distiratsu zituela bizar handi tente-tentearen gainetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Bibote tente-tenteak ditu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 129. orr.

Laburra da tarte gogorrena, bai, hiru kilometro pasatxo, baina tente-tentea.  Berria - Kirola   2006-04-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus