Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xut 1 adlag adkor zut. ik xutik.

Marik sentitu zituen bere gorputzeko ileak xut jartzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Nahikoa izan zen bere galtzontzilo zabaletan zakila xut jartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 20. orr.

Gogoa erne gordetzeko eta burua xut atxikitzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Nahi ala ez, beharriak xut nituela eta zainak airean, ari ziren ari denak, bakoitza bere aldian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Menperatuari izpiritu ahuldua ernatu zitzaion eta gorputz ukurtua xut jarri zitzaion, oldartuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Absidearen alboetan, urrezko zutabe batzuk zeuden sabaitik zintzilik, zutoin zilarrezkoak zeuden zoruan xut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

Atleta bat, bizkarra xut, besoa tinko, eskua fermu ondoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Frango gazte zegoen, orratza bezain xut gazteenak seminarioan sartu berriak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

Burua xut ari naiz igerian, lepoa eta agian bizkar gaineko giharrak zurrun, gogor.     «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Nola atxik burua xut, komuneko uretik edaten zuela erraitean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 103. orr.

Ondoan, xut, zuhaitz bat, ez haatik gure haritz horietarik bat, bainan palmondo bat.  Herria   2002-09-05

Patar gogor eta xut askotan gaindi, joanden igandean maratoi gisako lasterraldi gaitza egin da mendian, Zegamatik Aizkorrirat.  Herria   2005-06-02

2 (hitz elkartuetan)

Asier buru-xut iragan da haien artean, aldi berean kasu emanez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

• 3 izond

Harrigorri, orratz xuta, Autzaren zaindari leiala.  Herria   2005-01-06

Lainoak ez zidan ikustera uzten zamariaren belarri xutetatik aise ere haratago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Beti nago eskaler xut eta ilun horietan ez ote den norbait izanen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 96. orr.

Estrenatu zen kapera berri bat, bidearen ezkerretatik, arbela teilatu xut batzuekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Dotzena bat metra gorako arkaitz xut baten kaskoraino.  Herria   2005-09-08

Aldaparen zati xutenari goiti abiatu aitzin, astoa askatu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Patar gogor eta xuta eta iduriz aski luzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Gida liburuak seinalatu didan burdin haria hor dut, patar xut harritsuan abiatu orduko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Haran hertsi batean gara; bi aldetatik mendixka batzuk, xutak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Teilatuak xut xutak dira, elurrak jautsarazteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Ohartu da lanak ukanen dituela, eskalerak xutak baitira.  Herria   2005-08-11

Kasik oren baten bidea landaz landa edo baratzez baratze, mailaka mailaka, patarra hain zen xuta.  Herria   2001-03-01

Gain-behera biziki xuta da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Gizon xuta zen, baina ez nuen haren fede bortitza jasaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Lehen urratsak beraz, bizkarreko kargak, eta patarraren xutak izter eta zangoen giharrak gogortzen dizkidatelarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

5 xut-xuta adlag

Gillotina plaza erdian zegoen, xut-xuta.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

Gizona xut xuta zabilan, gazte denboran bezala.  Herria   2001-06-28

Etxe tarro beltzak, arbelez estaliak eta teilatu punttetan harri motz meheak xut xuta daudela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.

Erreposki, urratsez urrats, xut-xuta, lumadun xapel zabal bat buruan, iguzki-paisol bat eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beharriak xut (6); beharriak xut egoitea (3); burua xut (12); burua xut atxikitzeko (3); patar xut (6

xut atxikitzeko (3); xut egoitea (3); xut xuta (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus