Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lore (orobat lora g.er.) 1 iz hainbat landareren zati koloretsu eta askotan usaintsua. ik lili.

Udaberriko haizeak, loreak loratzen dituen horrek berak, eraitsi zuen amona.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Aitak loreak landatzen zituen, saltzeko, eta urte hartan prezio ona egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Loreak gustatzen zaizkit, baina fruituak gehiago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Loreak beti maite ukan ditut...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Baratza lantzen ibiliko zela, hilobirako loreak zaintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Denbora gutxiren buruan, loreak ureztatzeari utzi zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Miragarriro kimuberritu zuen erabat ihartuta zegoen gereziondo bat, orri, lore eta fruituz jantziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Lore horietako baten txortena bihurritzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

Sei petaloko lore batekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.

Plastikozko loreak kristalezko ontzi batean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 65. orr.

2 (izenondoekin)

Kondesak lore arrosaz apaindutako lastozko kapela bat zeukan buruan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Lore ebakien azokaren erdian zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Jendeak ehun mila libera baino gehiago gastatzen zuen lore moztuak erosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Lore zimelduzko koroak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Bizpahiru lore histurengatik galdu dik beraz bizia?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.

Neskatila segituan atera da bidera hiru lore zuztar-luze hartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Egunero-egunero, kaxa zuri distiratsuak jasoko zituen, lore bitxiz mukuru beteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

3 (multzokari gisa)

Goizero-goizero, aldirietako ortuzainei erositako hainbat besakada lore izaten ziren, bai eta goroldioa, iratze hostoak eta inkonte belarrak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

4 irud/hed

Gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Baina pasioa lore gaiztoa da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Eta amorioaren lorea, gaur hain ederra dena, bihar berean ihar liteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

Baina halaxe da: loreak eta loreak kontatu dizkit zutaz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 211. orr.

Adela, gure arabar lorea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 5. orr.

Irriaren arantzak, irriaren loreak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 99. orr.

Hango ore egosizko epeltasun atseginak aurpegia lore bihurtzen zion neskari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanposantuko lore koroek, perla beltzez eta zuriz josirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Lore usain gozo bat zebilen zirimolan bidetxo garbietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Litroak bi mila liberaraino egiten duen lore urrin horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Lore zuztarrak landatzen zituzten janari lata herdoilduetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Aurten ere goiz abiatu zen lore pipitta bilduak erakusten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Txemiren lan-mahaiaren aurrean dago leihoa, eta bertan bi lore-poto.  Berria - Kultura   2004-08-11

Flasko argiek [...] likore ezezagunekin eta gardentasun aparteko lore estraktoekin amets eginarazten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Lore itxurako nanoegiturak sortu ditu Cambridgeko Unibertsitateko ikasle batek  Berria - Gaiak   2004-07-01

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gezien muturretan purpura iluneko hiazinto loreak zeuden. Hiru lore bikain zituen géant des batailles arrosa lore bati begira nengoela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Hilobi batean, geranio lore naturala ikusi nuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.

Etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Txoritxoon burrunba entzuten zen jasmin lore artean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Piztiaren bat bere San Jose loreak hondatzen ari zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

· Besoak zabalik, eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

. Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

7 zerbaiten zati hoberena.

-Ene Dulzinea, edertasunaren lore, nire bihotzaren jabe!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Zaldien lore eta ispilu zaren hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Bere odolaren lore izatea nahi nuen nik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.

-Ongi etorria bedi, zaldun ibiltarien gain eta lore den hau!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

Adinaren lorean zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

8 birjintatsuna.

Diru handia egiten dute sendagileek lorea galdu duten neskei himena berriz ipintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 83. orr.

Aspaldiko ohitura zen, dalit bat ezkontzen zenean, ezkondutako gauean senarrak baino lehenago goi kastako nagusiak andregaiari lorea kentzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

9 loretan (orobat lorean g.er.)

Gozoa da arratsaldea, gereziondoak loretan daude.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Babak loretan ikusi nahi badituzue.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Elorria loretan, artaldeak goietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.

Etxea beterik zegoela; baratza loretan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

Elorria lorean eta artzaia mendi gainean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.

10 eguzki lore (orobat eguzkilore g.er.) landare handia, hosto-zorrotza, eguzkiaren eiteko loreak dituena (Carlina acaulis).

Mendian aurki daitekeen eguzki lorea (Carlina acaulis).  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Udaberriko egun euritsu batez, eguzki loreak landatzen aritu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Atariko eguzki loreen hostoak zabalak ziren emakumeak alde egin zuen egunean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.

Behi gorri andanak, gari eta eguzki lore landak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Eguzki lorearen aleak onak zirela emaztearen gaitzaren kontra.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Nahiz eta egunero eguzki lorearen pipitak irentsi, ez zuen hobera egiten batere alabak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Amona udaren zain zegoen, eguzki lorearen ale beltz umotuak noiz agertuko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

· Handik honainoko tartean makaldiak ibaia markatuz, galsoroak, eguzki lore saila...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Eguzki-lore eremu zabalak trebeskatuz.  Herria   2004-10-07

Gustuko ditu eguzki-lore haziak.  Berria - Harian   2005-07-17

Eguzki-lore koipearekin hidrogenoa sortzea lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-27

11 lis lore iz heraldikan, lirioaren lorearen irudikapena.

Bortak iltzez eta lis lorez beteak daude.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

Elurrak bortuetako pasabideak hetsi zituen, Frantziako lis lorearen eskuoihalik agertzen ikusi gabe Donazaharre aldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Eta ez bakarrik lis loreari zerbitzu handia egindako leinu baten ondokoa zelako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

12 lore baratze (orobat lorebaratze g.er. eta loreberatz g.er.) ik lorategi.

Aspaldiko Paradisuan, ibai biren arteko lore-baratze hartan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Masustondo handiaren abaroan eserita, gure etxe zaharreko lore-baratzean, mingranak aletzen ari zen ama.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Etxe tipiko zoragarri bat zen, muino baten gainaldetik herrira begira jarria, eta lore-baratze basa bat zuen aldamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Inguratzen duen lore baratze zabal hortan, eraikiko ote da, berrikuntzaletasun guziez apaindua izanen den Etxe Gaitz hura?  Herria   2005-02-03

13 lore eskaintza

Ondoren: Bilintxen oroitarriaren inaugurazioa, lore eskaintza eta ohorezko kontrapasa.  Berria - Kultura   2006-04-27

Donoztirin 10.30tan soldado gerletan hileri egin izan zaie lore eskaintza, pausatuz lore eder batzu eta otoitz eginez. Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, Arregiren hilobian.  Herria   2005-11-17

Giroa ere berezia izan zen herri askotan; azken orduko lore eskaintzak nagusi izaten dira Omiasaindu kari familia bazkariak antolatzeko ohitura duten herrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Eta festa egunetaz asko akordatzen naiz: ziren ostegun eukaristikoak, lehendabiziko jaunartzea eta Korpusetako lore eskaintzak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.

14 lore hauts (orobat lorauts) lorezilak daukan hauts ernalgarria. ik polen.

Lorautsak eragindako alergia txiki bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Autoak zorne-belarren eta urrezko makilen lorautsaz guztiz estalirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Neskaren barne-muinetako lore-hautsa jaso ordez, mutilaren musuek kezkak eta larridurak oro irentsarazten zizkioten Norari, gero eta atseden-limo eztiagoari tokia egiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

15 lore-hori (corpusean lorehori soilik) izond

Anemonak ez dira gaur egungoak baina Bachelier lorazain frantsesak landatu eta zaindu zituen lehenengo aldiz apaingarri eta lorategietako lore bezala -Pulsatilla alpina lorehoria batik bat-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 231. orr.

15a lore-hosto ik hosto 6.
16 lore joko

Bakartasunaren kronika biluzia dugu hau, apaindura eta lore-joko antzurik gabeko testigantza hunkigarria.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

-Gerra ez da lore-jokoa bezain ikusgarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Anton Abbadia irlandarrak antolatu zituen Lore Jokoak, 1854an, Urruñako herrian eta gero, 1879an, zabaldu Nafarroako Elizondon gaindi Hegoalde guztira.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Antoine D'Abbadiek apailatu lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.  Berria - Kultura   2004-07-06

1874ko Abbadiaren lore jokoetan, adibidez, lehen saria izan zuten Jesusen lagundiko aita Aranaren bertso hauek: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Bilboko Lore Jokoetan Unamuno-k 1901eko abuztuko 26 gauean harrotu zituen hautsak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 101. orr.

Iurretako Lore Jokoetan, 1891n, aurkeztu zen ondoko sonetoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 125. orr.

· Beste eztabaida oro lore jokoak dira, fikzioa.  Berria - Harian   2006-04-14

17 lore ontzi ik loreontzi.
18 lore sail (orobat loresail)

Inguruan lore sail batzuk zituen, iturri bat eta estatua bat.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 275. orr.

Gero erlauntzen ondotik igarotzen dira, eta baratzean zehar; bertan, lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Hurrengo urtean, txingorrak eta uholdeak lore saileko uzta guztia hondatu zuten, eta hirira joan ginen bizitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Hala nola erleak aurreko urteko lore sailik aberatsenetara itzultzen diren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Neure lorategia ureztatu behar dut, neure loresaila urez bete.  Elizen arteko biblia   Si 24,31

18 lore sorta (orobat loresorta g.er.)

Zetazko jantziekin joaten omen ziren, lore sorta handiak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Lore-sorta bat zeraman besoan, haur txiki bat nola. Emaztegaien lore sortak ziruditen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.

Egongela [...] paperezko lore sorta haustuz eta animalien grabatuz zegoen apaindua. gizon txipi urduri batek lore sortak josi izan zituen hango izei zaharretan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Su-galda lore sorten artean zeudelarik, Goiz hartan etxepeko neskame bat gurutzatu zuela eskaileretan lore sorta bat eskuan zeramala, eta txantxetan senargaiarentzat al ziren galdetu zionean, hark erantzun ziola ea ez al zekien Ama Birjinaren hilean zeudela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

almendra lore (4); belar eta lore (4); bilboko lore (6); bitxi lore (5); eguzki lore (14); euskal lore (5); iguzki lore (42); iguzki lore taldeak (7); iguzki lore taldean (4); landare eta lore (5); lore azau (18); lore berriak (7); lore bila (4); lore eder (11); lore ederra (6); lore ederrak (5); lore ederrez (5); lore elkarteak (7); lore eskaintza (41); lore eskaintza egin (12); lore eskaintzak (7); lore eskaintzan (4); lore eta landare (8); lore gorri (9); lore gorriak (8); lore hosto (9); lore hostoak (5); lore joko (5); lore jokoak (13); lore jokoen (5); lore jokoetako (11); lore jokoetan (13); lore koroa (4); lore koroak (5); lore pausatzea (5); lore sail (5); lore saltzaile (5); lore saltzaileak (5); lore sorta (121); lore sorta bana (8); lore sorta eskuan (4); lore sorta handi (4); lore sorta jarri (4); lore sortak (32); lore sortaren (5); lore sortarik (4); lore sorten (5); lore taldeak (8); lore taldean (4); lore txiki (4); lore urdin (5); lore xorta (9); lore xortak (4); lore zuri (7); lorez lore (13); maiatz lore (5); martxo lore (5); paperezko lore (4); udaberriko lore (4)

eguzki lorea (6)

eguzki loreak (4); koranaren loreak (4); loreak biltzen (10); loreak bota (6); loreak botatzen (4); loreak eskaini (4); loreak eskaintzen (4); loreak hartu (4); loreak jartzen (4); loreak landatzen (4)

eguzki lorearen (4)

eguzki loreen (4)

eguzki loreen (4)

loretan zeuden (5)

lorez apaindua (7); lorez betea (6); lorez beteta (4); lorez betetako (8); lorez betetzen (4); lorez egindako (4); lorez lore (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus