Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanean aritzen zinen idazmahaia, eta gainean, loreontzi urdin batean lore pare bat. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 21. orr.
Lorategira irten nintzen hiru loreontzi betetzeko adina dalia biltzera. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.
Umezainak entzun zuen zarata hura lorezain bik egin zuten, loreontzi hartan lore berriak landatzera joandakoak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.
Sprout andereñoak loreontzi handi bat mahai azpitik hartu eta han sartu zuen mandragora, eta ongarri ilun eta hezeaz estali zuen, hostoak bakarrik utzi arte agerian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.
Gaindegiko landareetatik, sandalo eta menda loreontzietatik, urrin gozozko bafadak iristen ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
Markesina ebaki urreztatuarekin, non terraza bat eratzen baitzen eta lore ontzi batzuen berdetasunak gainezka egiten baitzuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.
Gainerako landareei kasu gutxi egiten zien, ordea, arkitektoek landareentzako loreontzi moduko hainbat txoko aurreikusi bazituzten ere: belar txarren bat izan ezik, emaitza eskasa antzematen zen lur hareatsuz beteriko porlanezko kubo haietan! Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.