Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lorategi (orobat loretegi g.er. eta loretei g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lorategi agertzen da) 1 iz lore apaingarriak hazten diren eremua, lore baratzea.

Lorategi hartan magnolia eta ezki handiak zeuden, sasizko hesi batek inguratuta.Ez zen hura, inola ere, Orsini dukearen aginduz Bomarzon eraikitako lorategia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Gaua epela zen, balkoiak lorategira ematen zuen eta loreen usaina sarkorra izan, ihazmin eta kameliarena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

Txaloak zaparradaka erori ziren patio gotikoko lorategi krabelin xuriz betean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 127. orr.

Han bizi zen, amarekin, lorategia zaintzen, paseo luzeak ematen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Damian lorategian zegoen chaise longue batean etzanda.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Zinez atseginak diren Edengo lorategiak.  Berria - Kultura   2004-02-01

Belvedereko lorategian egon nahi zenuke amarekin, urarekin, jolasean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 135. orr.

Paseo luzeak ematen zituen Kensington Lorategietatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Lorategi handi bat zuen, mundu bazter guztietako zuhaitzak zituena, eta han, lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen, sagar ura zeriona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Anaia baratzezainak baratzearen zati bat lorategi eder bihurtu behar zuela, eta bertan usain gozoko belar eta lore ederreko landareak aldatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Lorategi atsegingarriak landatzen dituzu eta kanpoko landare-haziak ereiten.  Elizen arteko biblia   Is 17,10

Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Lorategi publikoko hesiaren ondotik nindoalarik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.

Alargundu zenean, Babiloniako lorategi eskegiak eraikiarazi zituen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Fakultateko lorategi zaharrean zehar nindoan oinez, eta han zen emakume gazte hura, Isaacs andereñoa, hala suertatu zen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Alemaniatik Parisa joan nintzen gero, eta han sei hilabetez gelditu, Lorategi Botanikoa taxuz antolatzeko agindu baitzidaten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Antzinako greziarrekiko bere maitasuna ere, dio Hannak, Ingeles Lorategian erne zitzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Lorategi zainaren aihotz zorrotzak etengabe ezartzen zituen lerroan adar itxitura haiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Han zegoen lorategi lanetarako jantzi ohi zuen sira gris zaharra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 135. orr.

Stanley garajera presatzen da guretzat lorategi-aulki batzuk ekartzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Aste betez luzatu zen otordua antolatu zuen erregeak bere jauregiko lorategi-atarian.  Elizen arteko biblia   Est 1,5

Poliziak hiru orduz itxi zituen lorategi inguruak eta herriko hainbat kale.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

4 literatura zati hautatuen bilduma.

Karmelo Etxenagusiaren Euskal Idazleen Lorategia.  Berria - Kultura   2004-03-28

Filosofian Zeruko atea, Jakintza bildua, Izenaren liburua eta Pentsaeraren lorategia izeneko liburukiak argitaratu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus