Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polen 1 iz lorezilak daukan hauts ernalgarria. ik lore 14.

Erle bat, polenez bapo eginda baina artean ere gutiziatsu, hirustaz hirusta zebilen jauzika, nire aurrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Bere bizitzaren eta bere irakurketen zakarrontzian zer-nola baliatuko ari den eskekoa da idazlea, zein loretan nolako polena bilduko dabilen erle urduria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Ibarreko zuhaitzak, udaberriz jantzirik ordurako, gu bezalakoak ziren, haiek ere jende, hitzik gabea baina bero-izotzak sentitzen dituena, [...] haizetan polena zabaltzen, ilunki eguzkiari bere bidean jarraitzen diona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Polenaren kontuak, alergiak eta beste, hor daude.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Osasun publikoan prebentzio lanetarako txertoak, polenak sortutako gaixotasunak, bularreko minbizia...  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uretan esekiduran zeuden polen pinportak dantza ero batean bezala higitzen ziren, eta ez zuen ematen ezerk bultzatzen zituenik.  Berria - Harian   2005-02-11

Beste haiena zeinei polen garau baten parte izatea egokitu baitzitzaien, eta beren aztarna fosila utzi baitzuten haitzetan gure jakinguraren sustagarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Motorra euri-zaparraden eraginez erabat lohitua aurkitzen dut, dena garbitu beharra dago, dena dago ilaundua eta gingildua, polen-usaina dario, lubrikazio-olioari itsatsia eta usteltzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

3 kalitate bikaineko haxixa.

Txokolatea suarekin bigundu eta bota dut tabako artera: polen gozagarria iratze okreen artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

-Oso ona duk e, polen puru-purua!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus